Itxi

telebista

Kirolak

Donostiako Banderako gizonezkoen sailkapen proba zuzenean, gaur ETB4n eta eitb.eus-en

EiTB

EiTBk Frantziako Tourreko seigarren etapa ere eskainiko du, zuzenean, ETB4 bidez. 191 kilometroko etapa izango da, Le Teil eta Mont Aigoual artekoa.

  • Orioko trainerua.

    Orioko trainerua. EiTBko bideo batetik hartutako irudia.

Gaur, Frantziako Tourreko seigarren etapa eta Donostiako Banderaren gizonezkoen sailkapen proba zuzenean jarraitzeko aukera izango da ETB4n eta eitb.eus-en.

Donostiako Banderaren gizonezkoen sailkapen probaren jarraipena ETB4 katean egingo du EiTBk. Zuzeneko kontaketa egingo da, Mikel Olazabal, Ibon Gaztañazpi eta Sara Gandararen eskutik. 17:20 aldera egingo da zuzeneko konexioa, eta 17:30 inguruan hasiko da erlojupeko proba.

Haatik, eguneko kirol emanaldiak Frantziako Tourrarekin hasiko dira. Gaur jokatuko den seigarren etapa horretan, txirrindulariek 191 kilometroko ibilbide bati egin beharko diote aurre, Le Teil eta Mont Aigoual artean. 14:15ean hasiko da, ETB4n, eta Fermin Aramendi, Xabier Usabiaga eta Pedro Mari Goikoetxea izango dira kontakizuna egiteko arduradunak.