telebista
Audientzia
Kontxako Bandera bere ordu-tartean lider izan zen
EiTB
Gizonen estropadak % 29,4ko audientzia zatia eta 132.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen.
-
Hondarribiko trainerua. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Donostiako Banderaren lehen jardunaldia, atzo, irailak 6, audientzia-buru izan zen bere ordutegian, eta iazko datuak gainditu zituen. Gizonen estropadak % 29,4ko audientzia-zatia eta 132.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen.
Emakumezkoen jardunaldiak ere oso harrera ona izan zuen, % 21,3ko audientzia-zatia bereganatuz. Halaber, 70.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin-eremuan.