Itxi

telebista

Kirolak

Txirrindularitza, pilota eta saskibaloia, gaur, ETBn eta eitb.eus-en

EiTB

Horrez gain, 00:15ean, "Area Txikia" saioak euskal taldeen partiden laburpenak eskainiko ditu.

  • Frantziako Tourrarekin hasiko ditugu eguneko kirol emankizunak.

    Frantziako Tourrarekin hasiko ditugu eguneko kirol emankizunak. Argazkia: EiTB.

Txirrindularitza, pilota eta saskibaloia izango dira ikusgai larunbat honetan ETBn eta eitb.eus-en.

Frantziako Tourrarekin hasiko ditugu eguneko kirol emankizunak. 14:35ean zuzeneko konexioa egingo da lasterketarekin ETB4 bitartez, eta 15:00etan, Gaur Egun albistegia amaitzearekin batera, ETB1 bidez jarraitu ahalko da. Txirrindulariek 197 kilometro egin beharko dituzte 14. etapa horretan, Clermonten hasi eta Ferrand / Lyon arte. Zuzeneko jarraipena Fermin Aramendi, Xabier Usabiaga eta Pedro Mari Goikoetxeak egingo dute.

17:30ean pilotaren unea izango da, binakako bi partida eskainiko baitira ETB1 eta eitb.eus-bidez "ETB Kantxa" tartean. Lehen norgehiagokan Elordi eta O. Etxeberriak aurrez aurre jardungo dute Bakaikoa eta Ibai Zabalaren aurka; bigarrena, ostera, Masters Caixabank txapelketaren barruan jokatuko dute Urrutikoetxeak eta Bikuñak Altuna III eta Imazen aurka. Xabier Euzkitze eta Mikel Idoate arituko dira bi partidetan esatari lanetan.

Ondoren, Espainiako Saskibaloi Superkopa eskainiko da 19:00etan ETB4n eta eitb.eus-en. Lointek Gernika Bizkaia taldea Valentzia mendean hartzen saiatuko da, eta haren kontaketa egingo dute Xabier de la Fuente eta Aitor Uriondo.

Eta eguna bukatzeko, 00:15ak aldera, "Area Txikia" saioak euskal taldeen partiden laburpenak eta egun bakoitzeko elkarrizketak eskainiko ditu, tartean, irailaren 12an jokatuko diren partida hauek: Eibar-Celta, Granada-Athletic eta Cadiz-Osasuna.