08:19

telebista

Kirolak

Asteasuko pilota jaialdia, gaur gauean, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Horrez gain, Italiako Giroaren 19. etapa ere izango da ikusgai, 14:00etan ETB4n eta 15:00etatik aurrera ETB1en "Ez da Giro" saioan.

  • Pilota

    Pilota. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Gaur Txirrindularitza eta pilota izango dira ikusgai, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Eguna Italiako Giroarekin hasiko dugu. 14:00etatik aurrera, lasterketa ETB4n izango da ikusgai, eta, 15:00etatik aurrera, ETB1en jarraituko du, "Ez Da Giro" saioarekin. eitb.eus-en ere jarraipena egiteko aukera izango da lehen ordutik. 19. etapa eskainiko da: Morbegnon hasi eta, 251 km egin eta gero, Astira helduko dira txirrindulariak. Fermin Aramendi, Xabier Usabiaga, Alfonso Arroio eta Alessandro Ruta arituko dira solasean.

21:15ean pilotaren txanda izango da ETB Kantxa saioan. Lehendabizi, Zubizarreta III eta Larrazabal arituko dira buruz burukoan. Ondoren, binakako partida bat izango da ikusgai, Olaizola II - Elizegi vs Urrutikoetxea - Uriondo. Joseba Urkiola, Abel Barriola eta Ane Muruamendiarazek egingo dituzte esatari lanak.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Floorren arauak Ezarrita dagoenaren aurkako arauak ezartzen Floorren arauak
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena