telebista
20:00etan
"Historias a Bocados"ek Sopuertako Las Muñecas auzoa bisitatuko du gaur
EITB
Joseba Arguiñanok Mariano Arribas, Emma Saez eta Galder Zubizarreta ezagutuko ditu Las Muñecas auzoan.
-
Mariano Arribas eta Joseba Arguiñano. EITBren bideo batetik hartutako irudia
Joseba Arguiñanok aurkezten duen "Historias a Bocados" saioak Las Muñecas ezagutuko du gaur, Sopuerta udalerri bizkaitarra osatzen duten 13 auzoetako bat.
Mariano Arribasek 30 urte baino gehiago daramatza Las Muñecasen bizitzen. Canalejas de Peñafielen (Gaztela eta Leon) jaioa, gaztea zela Euskal Herrira etorri zen lan egitera, eta Saharan soldaduska egin ondoren, Las Muñecasera itzultzea erabaki zuen. Barazki mota guztiak landatzen dituen baratzean denbora asko ematen du egunero. Josebaren bisita aprobetxatuko du baratzetik porru batzuk eta bere oiloen arrautza batzuk biltzeko. Ondoren, sukaldariak arrautzak poché erara eta porru krema bat prestuko du. Behin prest dagoenean, etxeko terrazara aterako dira platera dastatzeko.
Emma Saez 49 urteko portugaletetarra da, eta bere istorioa lehengo urteko neguan hasi zen Las Muñecasen, berak eta bere senarrak Sopuertako auzo honetako landetxe batera ihes egin eta azkenean erosi zutenean. Urrezko Ametsa izeneko landa-ostatua, etxearen izenak adierazi bezala, bikote horren ametsa gauzatu du. Madrilen bizitzetik datoz eta bizitza aldaketa erradikalera egokitzen ari dira. Emmak Polpetteak edo haragi-bolak italiar erara prestatuko ditu, eta lorategian dastatuko dituzte.
Galder Zubizarreta Lezaman hezitako futbolari profesional ohia da, Athleticeko behe maila guztietan jokatu zuen eta ondoren hainbat talde profesionaletan aritu zen. Las Muñecas da haurtzaroan udak, jaiak eta asteburuak igaro zituen lekua, amaren aldeko aitona-amonek Sopuertako auzo honetan baitzuten etxea. Galderrek herriko portuaren gainera eramango du Joseba, Bizkaia eta Kantabria arteko muga dagoen lekura. Ondoren, Josebak sandwich bat prestatuko du, eta biek dastatuko dute, eurek biek jokatuko duten derbiaren aurrerapen gisa.
"Historias a Bocados" saioa Las Muñecasen gaur izango da ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.