Itxi

telebista

Kirolak

Lau t'erdiko zortzirenak, gaur, ETBn

EITB

Emakumezkoen Master Cup txapelketako finalerdiak eta Eusko Label txapelketako lau t'erdiko zortzirenak jokatuko dira gaur.

  • Pilota

    Pilota. EITBren bideo batetik ateratako irudia

16:00etan herri kirolak izango dira ETB1en ikusgai. Eta 17:00etan "ETB Kantxa" saioan hiru pilota partida eskainiko dira. Batetik, binakako partida bat jokatuko dute Jaka-Imaz vs Altuna III.na –Aranguren eta ondoren, Eusko Label txapelketako lau t'erdiko zortzirenak jokatuko dituzte Bengoetxea VI-Irribarria eta Agirre- P.Etxeberria pilotariek.  Pilota partiden kontakizuna Xabier Euzkitzek, Abel Barriolak eta Elena Azpeitiak egingo dute.

Bi pilota jaialdiak, bai emakumezkoena zein gizonezkoena zuzenean jarraitu ahal izango dira eitb.eus-en.