telebista
Kirolak
Sherpa.ai Aizkolari Txapelketako finala eta pilota, gaur, zuzenean, EITBn
EITB
Lau t'erdiko final laurdenetako partida nagusia Ezkurdia eta Artola pilotariek jokatuko dute.
-
Aizkolariak. Argazkia: Aizkolari Elkarta.
Igande honetan herri kirolak eta pilota izango dira ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, zuzenean.
12:00etan Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko finala jokatuko da Bilbao Arenan. Sei aizkolari arituko dira nor baino nor gehiago: Mikel Larrañaga, Iker Vicente, Eneko Otaño, Julen Alberdi, Aitzol Atutxa eta Jon Irazu. Ibon Gaztañazpik, Iñaki Azurmendik eta Ane Muruamendiarazek egingo dute txapelketaren jarraipena.
Arratsaldean, 17:00etan, hiru pilota partida jokatuko dira. Lau t'erdiko final laurdenetako partida nagusia Ezkurdia eta Artolaren artekoa izango da. Aurretik, Begoetxea IV - Aranguren vs Irribarria - Bikuña bikoteen arteko binakako partida jokatuko da eta amaitzeko, Alberdi eta Egiguren V.enaren arteko 4 t 'erdiko promozio partida jokatuko da. Eibarko Astelena pilotalekuan izango dira partidak, eta horien jarraipena Xabier Euzkitzek, Abel Barriolak eta Elena Azpeitiak egingo dute "ETB Kantxa" saioan.
ETB4n aldiz, 13:30ean, zesta punta eskainiko da, Gernikako finarlediak.