Itxi

telebista

Kirolak

Futbola, boxeoa eta pilota, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Eusko Label Txapelketako lau t'erdiko finalerdiak jokatuko dituzte Begoetxea VI eta Altuna III pilotariek. Boxeoan berriz, Torrelavegako bi borrokaldi ikusi ahal izango dira.

  • Pilota

    Pilota. Argazkia: EITB

Hiru kirol emanaldi izango dira gaur ETB1en eta eitb.eus-en ikusgai.

15:45ean Bigarren B mailako futbol partida jokatuko dute zuzenean Real B eta Athletic B taldeek. Naxari Altunak eta Juanan Larrañagak emango dute partidaren berri.

Arratsaldean, 17:45ean, Bilboko Bizkaia frontoitik bi binakako partida eta lau t'erdiko finalerdiak jokatuko dira zuzenean. Lehenik, Olaizola II-Imaz eta Elezkano II-Martija arituko dira aurrez aurre, eta ondoren, Eusko Label Txapelketako lau t'erdiko finalerdietan Begoetxea VI eta Altuna III. Bukatzeko beste binakako partida bat jokatu dute Salaberria-Ruiz eta Larrazabal-Urretabizka II pilotariek. Partiden jarraipena aldiz, Xabier Euzkitzek, Mikel Idoatek eta Ane Muruamendiarazek egingo dute "ETB Kantxa" saioan.

Eguna bukatzeko, 23:15ean boxeoa eskainiko da, Torrelavegako bi borrokaldi. Lehenengoan S. Garcia eta Gregory Trenel boxeolariak arituko dira norgehiagokan, eta Sergio Martinez "Maravilla" eta Koivula ondoren. Bi neurketa horiek 10 asaltora izango dira, eta Pedro Mari Goikoetxea eta Manu Maritxalar arduratuko dira borrokaldien kontakizunaz.

ETB4n aldiz, erremontea eskainiko da, 21:00etan, Orona Binakako txapelketa.