Itxi

telebista

22:30ean

Uribarri Ganboako urtegiari buruz, gaur gauean, "Vamos a Hacer Historia"

EITB MEDIA

Elene Lizarralde kazetariak eta Juan Manuel Gonzalez Cembellin historialariak urtegirako lanak lehen pertsonan bizi zituzten familien testigantzak jasoko ditu.

  • Elene Lizarralde eta Juan Manuel Gonzalez Cembellin

    Elene Lizarralde eta Juan Manuel Gonzalez Cembellin. Argazkia: EITB

Gaur gauean, Elene Lizarralde kazetariaren eta Juan Manuel Gonzalez Cembellin historialariaren eskutik Uribarri Ganboako urtegiaren historian murgilduko da "Vamos a Hacer Historia" saioa.

Espainiaren garapen industrial eta ekonomikorako ezinbesteko lana izan bazen ere, sakrifizio asko ekarri zituen berarekin. Guztira hamabi herri geratu ziren urpean eta 1.700 pertsonek galdu zituzten euren etxe eta ondareak, Bizkaia eta Arabako biztanleriaren % 90ak ura eduki zezan.

Bertatik alde egin behar izan zuten biztanleek lehenengo pertsonan azalduko dute nola garatu ziren urtegirako lanak, nola izan zen bailara ur azpian geratu zen unea eta, batez ere, nola eragin zien euren bizitzei. 'Desterrados' izenburupean, saioak Zadorra ibai inguruan bizi ziren hainbat familia arabarren zirraraz betetako istorioa berreskuratuko du. Francoren politika hidrografikoaren oparotasunaren mitoaren baitan ezkutatzen zen sufrimendu eta adiskidetzeari buruzko istorio bat da.

"Vamos a Hacer Historia" saioaren 'Desterrados' atala gaur izango da ikusgai, 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.