Itxi

telebista

Zinema ETB2n

'Mission: Impossible - Rogue Nation', gaur gauean, ETB2n

EITB Media

Ethan Hunt agenteak eta bere taldeak orain arteko zeregin zailena izango dute esku artean: Sindikatua deituriko sarea desegitea.

  • 'Mission: Impossible - Rogue Nation' filmaren kartela

    'Mission: Impossible - Rogue Nation' filmaren kartela

Euskal Telebistak Mission: Impossible - Rogue Nation akziozko filma emango du gaur gauean, Mission: Imposible saileko bosgarren lana. 2015ean estreinatu zuten, eta Christopher McQuarriek zuzendu zuen. Besteak beste, Tom Cruise, Rebecca Ferguson, Jeremy Renner, Alec Baldwin, Ving Rhames eta Simon Pegg aktoreak ikusiko ditugu bertan.

FMI deseginda dago, baina Ethan Hunt (Tom Cruise) agente bereziak bere taldea elkartu beharko du berriz ere, orain arte izan duten misio zailenari aurre egiteko: Sindikatua desegin. Mundu osoko hainbat agente berezik osatutako sarea da Sindikatua. Oso ongi prestatutako eta entrenatutako jendea da, eta mundua antolatzeko modua aldatu nahi dute. Horretarako, eraso terrorista gero eta larriagoak egiten dituzte. Oraingoan, Erresuma Batuko Ilsa Faust (Rebecca Ferguson) agentearekin batuko ditu indarrak Hunten taldeak.

Mission: Impossible - Rogue Nation filma 22:30ean izango da ikusgai gaur, ETB2n.