Itxi

telebista

Audientziak

"Baserria" eta pilota, euskaldunen artean nagusi asteburu honetan

EITB Media

Ostiralean, larunbatean eta igandean jokatutako Eskuz Binakako Txapelketako partidak audientzia buru izan ziren.

  • Baserria saioaren bigarren atala

    Baserria saioaren bigarren atala. EITBko bideo batetik eskuratutako irudia.

Asteburuan, euskaldunen artean, nagusi izan ziren ETB1eko Eskuz Binakako Txapelketako pilota neurketak eta baita igande gauean eskaini zen "Baserria" lehiaketaren bigarren atala ere.

Bateko, "ETB Kantxa" saioaren baitan larunbatean eskainitako Eskuz Binakako Txapelketako partidak 4,8 %ko audientzia izan zuen eta euskaldun artean 15,0 %. Olaizola-Rezusta eta Urrutikoetxea-Imaz arteko neurketa 183.000 lagunek ikusi zuten uneren batean EAEn eta eragin-esparruan. Halaber, igandean Jaka-Martijak  Ezkurdia-Galarzaren aurka lortutako garaipenak 161.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen. Pilota emanaldiak % 8,8ko audientzia-zatia izan zuen eta euskaldunen artean %14,5era iritsi zen. Ostiraleko partidak, orobat, Bengoetxea-Aranguren eta Peña-Albisuk jokatutakoak % 5,6ko sharea izan zuen, euskaldunen artean %13,3, eta 138.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.

Bestalde, Klaudio Landak aurkeztutako "Baserria" lehiaketaren bigarren atalak oihartzun handia izan zuen. Audientzia-zatia, oro har, %4,8koa izan zen, eta euskaldunen artean %13,3. Uneren batean, 119.000 lagunek egin zuten bat saioarekin. Atzokoan Luisek eta Ainhoak, June eta Beñat kanporatu zituzten traktorearen erronkan.