Itxi

telebista

Zuzenean

Bigarren B Mailako futbola eta pilota Tolosatik, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Binakako Txapelketako partidan Ezkurdia - Ladis Galarza eta Zubizarreta III - Albisu bikoteak arituko dira aurrez aurre.

  • Pilota

    Pilota. Irudia: EITB Media

Bi kirol emanaldik osatuko dute larunbateko kirol eskaintza: futbolak eta pilotak.

15:45ean, Bigarren B Mailako Arenas eta Alaves B taldeek jokatuko duten partida izango da ikusgai. Gobela zelaian jokatu dute 13. jardunaldia. Naxari Altunak eta Juanan Larrañagak egingo dute emanaldiaren  jarraipena ETB1en eta eitb.eus-en, zuzenean.

17:15ean, hiru pilota partida jokatuko dira Tolosako Beotibar pilotalekuan. Lehenik, binakakoan arituko dira Bakaikoa - Aretxabaleta eta P. Etxeberria - Tolosa. Ondoren, partida nagusia jokatuko da, Binakako Txapelketan Ezkurdia eta Ladis Galarza Zubizarreta III.naren eta Albisuren aurka artean, eta bukatzeko; promozioko partida Elordi - Garmendia vs Artega II - Elizegi pilotarien artean izango da. Emanaldiaren kontakizuna Xabier Euzkitzek, Mikel Idoatek eta Ane Muruamendiarazek egingo dute "ETB Kantxa" saioan.