Itxi

telebista

Kirolak

Futbola, pilota eta erremonteko Masters finala, gaur gauean, zuzenean, EITBn

EITB Media

Urrizak eta Barrenetxeak jokatuko dute erremonteko Master finala. eitb.eus-en 22:00etan hasiko da emanaldia eta ETB1en ordea, 23:00etatik aurrera.

  • Erremontea

    Erremontea. EITB Mediako irudia

Futbola, pilota eta erremonteko Masters finala izango dira ikusgai gaur, urtarrilak 30, ETB1eko eta eitb.eus-eko kirol eskaintzan.

Lehen emanaldia 15:45ean hasiko da Bigarren B Mailako Athletic B vs Portugalete futbol partidarekin. Naxari Altunak eta Juanan Larrañagak egingo dute Lezaman jokatuko den norgehiagokaren jarraipena zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.

Ondoren, 17:15ean, Binakako Txapelketako bosgarren jardunaldiarekin jarraituko dute Iruñeko Labrit pilotalekutik. Hasteko, binakakoan Bakaikoa - Ibai Zabala eta  P.Etxeberria - Untoria arituko dira lehian; ondoren, Binakako Txapelketako partida nagusia jokatuko dute Elezkano II - Zabaleta eta Peña II - Albisu pilotariek. Azkenik, promoziokoan Alberdi - Salaverri II eta Salaberria - O. Etxebarria arituko dira aurrez aurre. Hiru partidak zuzenean jarraitu ahal izango dira ETB1eko "ETB Kantxa" saioan eta eitb.eus-en, Xabier Euzkitze, Mikel Idoate eta Ane Muruamendiarazen eskutik.

Gauean, erremonteko Master Finalak izango dira Galarretan. Lehenik, Ansa - Larrañaga eta Juanenea - Aizpurua izango dira aurrez aurre; eta ondoren, finaleko partida nagusia Urrizak eta Barrenetxeak jokatuko dute. Iñigo Aiestaranek, Manuel Arrizabalaga Matxinek eta Xabier Anduezak egingo dute zuzeneko emanaldiaren jarraipena. eitb.eus-en 22:00etan hasiko da emanaldia, eta ETB1en 23:00etatik aurrera jarraitu ahal izango da.