telebista
Audientziak
Asteburuko Binakako Txapelketako partida nagusiak, euskaldunen artean nagusi
EITB Media
Urrutikoetxea – Imaz vs Elezkano II – Zabaleta bikoteen arteko norgehiagoka 174.000 ikus-entzulek jarraitu zuten.
-
Pilota. Argazkia: EITB Media
Larunbat eta igandean, Binakako Txapelketako seigarren jardunaldiko partida nagusiak eskaini ziren ETB1eko "ETB Kantxa" saioan. Biak euskaldunen artean nagusi izan ziren; alde batetik, Urrutikoetxea – Imaz vs Elezkano II – Zabaleta (16-22) bikoteen arteko partidak % 9,2ko audientzia-zatia bereganatu zuen, eta euskaldunen artean, berriz, % 16,1eko kuota. 174.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin-eremuan.
Igandeko Altuna III - Mariezkurrena II vs Peña II – Albisu (22-21) pilotarien arteko norgehiagokak, halaber, % 8,4ko audientzia-zatia lortu zuen, eta euskaldunen artean, % 13,2ko kuota. Horrez gain, emanaldiak 169.000 ikus-entzuleko audientzia metatua bereganatu zuen Euskadin eta eragin-eremuan.