Itxi

telebista

Kirolak

Bera-Bera vs Zuazo Barakaldo partida, Tolosako pilota jaialdia, gaur, EITBn

EITB Media

Aizkolarien eta harri-jasotzaileen Urrezko Txapelketaren emankizunak ere izango dira.

  • Eskubaloi partida baten irudia. (EITB Media)

    Eskubaloi partida baten irudia. (EITB Media)

"Helmuga" saioarekin batera, eskubaloiak, herri kirolek eta pilotak osatuko dute gaurko kirol eskaintza ETB1en eta eitb.eus-en.
 
Irene Caminos txirrindularia izango da "Helmuga" saioko lehen protagonista, 11:30ean. Trialean aritzen da, munduko onenen artean lehian. Bestalde, Igor Genua errugbilariarekin ere izango dira. Urte askoan Hernani taldeko ikurra izan zen Igor, eta, geldialdi baten ostean, errugbira itzultzea erabaki du, baina Ordiziarekin.

12:00etan, Iberdrola Guerreras Ligako Bera-Bera vs Zuazo Barakaldo eskubaloi partidaren emanaldia hasiko da, eta, 16:00etan, herri kirolen tartea zabalduko da, goizean Mallabian jokatutako aizkolarien eta harri-jasotzaileen Urrezko Txapelketan gertatutakoak biltzeko.

17:00etan hasiko da "ETB Kantxa" saioa, Beotibar pilotalekutik. Hiru partida hauek osatuko dute jaialdia: Bakaikoa-Zabala vs Salaberria-Untoria, Jaka-Martija vs Elezkano II.a-Zabaleta (Binakako Txapelketa) eta Arteaga II.a-Erasun vs Alberdi-Salaverri II.a (Promozio Txapelketa).