telebista
22:30ean
'El cazador de pájaros' filma, gaur gauean, "La Noche De..." saioan
EITB Media
Aurretik, Kurt Russell eta Alexandra Daddario aktoreak izango dituzte hizpide, urteak beteko dituztela aitzakia hartuta. "Beldurrezko pelikularik txarrena"z arituko dira 'Peor imposible' atalean.
-
'El cazador de pájaros' pelikularen irudia. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
ETB2ko "La Noche De..." saioak El cazador de pájaros (The Birdcatcher, 2019) pelikularen estreinaldia eskainiko du gaur gauean. Bigarren Mundu Gerran girotuta, benetako gertakaritan oinarritutako lana da eta neska judu baten istorioa du oinarri, nazien jazarpena ekiditeko bere burua gizontzat aurkeztu zuena. Ross Clarkek zuzendu zuen, eta Sarah-Sofie Boussnina, Arthur Hakalahti eta Jakob Cedergren dira, besteak beste, protagonistak.
Emanaldiaren aurretik, Felix Linaresen saioak Kurt Russell eta Alexandra Daddario aktoreak izango ditu hizpide, aste honetan urteak beteko baitituzte biek. Hala, Archivos secretos LND atalean, 70 urte beteko dituen Kurt Russell aktorea izango dute protagonista. Alexandra Daddario emakumezko aktorearen 35. urtebetetzea ere ospatuko dute, eta ¿Quién es esa chica? atalean Daddarioren bizitzako hainbat xehetasun emango dituzte.
Azkenik, Peor imposible atalaren eskutik iritsiko da umorea, bertan mintzagai izango baitira "inoizko beldurrezko pelikularik txarrena" eta "inoizko bigarren mailako gizonezko aktore txarrena".
"La Noche De..." saioa asteartero dugu ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.
La Quiniela de los Óscar lehiaketa, ate joka
2021eko Oscar sarien izendapenen berri izan ostean, "LND" saioak aste honetan bertan jarriko du martxan La Quiniela de los Óscar urteroko lehiaketa eitb.eus webgunean. Ohi bezala, lau sari nagusienen irabazleak asmatu beharko dira, sariak lortu ahal izateko.