Oscarrak 2022
Will Smithen beroaldi justifikaezin batek oscarren gala itsusitu zuen. Alopeziari buruzko txantxa baten ondorioz, sutu egin zen Will Smith. Akademiari barkamena eskatu zion, baina ez kolpea jaso zuen komikoari.
Jane Campionek irabazi du zuzendari onenaren Oscar saria "Txakurren atzaparrak" filmagatik, Will Smithek gizonezko aktore onenarena "Rikardo erregea" lanean egindako lanagatik eta Jessica Chastainek emakumezko aktore onenarena "Tammy Fayeren begiak" filmeko paperagatik.
Hollywoodeko izarrek Los Angeleseko Dolby Theatreko alfonbre gorrian desfilatu dute berriro.
Film onenaren, gidoi egokitu onenaren (La Famille Bélier 2014ko frantziar pelikula baten remake-a da) eta bigarren mailako gizonezko aktorearen (Troy Kotsur) sariak irabazi ditu. Gorren familia baten hazi den neska gazte baten istorioa kontatzen du filmak.
Bart, Oscar sarien 94. edizioaren gala egin dute Los Angelesen. "CODA" filmak irabazi du pelikula onenaren saria.
Jessica Chastainek hitzaldiaren zati handi bat eskaini die "bakarrik eta itxaropenik gabe bizi diren pertsonei", "suizidioa arazo handia baita Estatu Batuetan".
Saria jasotzera agertokira igo denean, barkamena eskatu dio Hollywoodeko Akademiari, Chris Rocki emandako ukabilkadagatik.
Chris Rock agertokira atera da sari bat aurkeztera, eta txantxa bat egin du Jada Pinkett-Smithen buru soilari buruz. Pinkett-Smithek jendaurrean aitortu du alopezia duela eta O 'Neil tenientearekin konparatu du Rockek. Smith agertokira igo da Rocki ukabilkada eman dio.
Jane Campion zeelandaberritarrak aurreikuspenak bete ditu eta zuzendaritza onenaren Oscar saria lortu du "Power of dog" lanari esker. Duela 28 urte jaso zuen sari berdina "The piano" filmagatik.
Konposatsaile donostiarrak badaki ez dela faborito, baina ez du itxaropena galtzen. Laugarren izendapen honek, gainera, ilusio berezia egiten diola aitortzen du, "Almodovarren pelikula batekin etortzea berezia da". Hori bai, kexu agertu da galaren formatuan egin dituzten aldaketengatik.
Inoiz ez da izan hainbeste hautagai film onenaren Oscar saria irabazteko. 10 dira lehian dauden tituluak. SorpResaren bat egon liteke, baina badirudi "The Power of The Dog"ek eta Jane Campion zuzendariak eskuratuko dituztela sari potoloak. Alberto Iglesias donostiarra kinieletatik kanpo geratu da.
Hollywoodeko Ospearen Etorbidea atontzeko azken lanetan dabiltza dagoeneko eta ez dira falta urteroko zale amorratuak. Iazkoa pandemiak baldintzaturiko zeremonia izan bazen ere, aurten berriro beteta izango da Dolby Antzokia, 2500 gonbidatu espero dira.
Oscar Sarien 44. ediziorako alfonbra gorria jarri dute gaur. Zinemaren sarien gala aurrez aurrekoa izango da aurten, martxoaren 27an.
Alberto Iglesias euskal konpositoreak aitortu du "ilusio handia" duela Oscar sarietarako laugarren izendapena jaso duelako, eta aitortu du nola jaso duen albistea: "Letxuga zati bat nuen ahoan".
Oscar sarituetako bat Erik Messersmidt da, Naiara Eizagirre kazetari donostiarraren senarra. Los Angelesetik mezu bat bidali nahi izan dute "Eztabaidan" saiorako.
Glenn Closek zortzigarrenez galdu du Oscarra, baina momentuko tristura alde batera utzi eta "School Daze" filmeko "Da Butt" abestiaren erritmoan dantzatu du.
Pandemian egon arren, Hollywoodeko izarrak alfonbra gorritik pasa dira aurten ere.
© EITB - 2022 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.