Itxi

telebista

''El Conquis''en 14. atala

Kaiolatik ihes egin ikurrina irabazteko, gaur gauean, "El Conquistador"ren

EITB Media

Bi taldeak kaiolan giltzapetuta egongo dira, eta abilezia beharko dute ihes egin ahal izateko erremintak lortu eta ikurrina irabazteko. Jarraitu 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eusen.

  • Bi taldeak kaioletan

    Bi taldeak kaioletan. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Undaren ustekabeko agurraren ondoren, Cuyaya taldeak guztia eman beharko du proban Cacata taldearekin duen aldea handitzerik nahi ez badu. Kanpamentu aberatsean atseden hartu ondoren, Enekoren taldea indarberritu egin da eta kaiolen jokoan borroka egiteko prest dago. Dena den, indarra baino gehiago, trebezia beharko dute taldeek. "El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren 14. atalaren immunitate jokoan, bi taldeak kaiolan giltzapetuta egongo dira, eta abilezia beharko dute ihes egin ahal izateko erremintak lortu eta ikurrina irabazteko.

Baliteke Undaren ihesa ohartarazpen bat izatea David Seco kapitainarentzat; aurrerantzean adi jarraitu beharko ditu taldekideak. Cuyaya taldeko kapitaina harritu egin da taldeko "indartsuenetako bat" etxera joan delako, eta ezin du onartu horrelako ihes gehiagorik, bateratze fasera ahalik eta horirik gehien iritsi nahi badute.

Dagoeneko lehiakideek elkar aztertu dute; badirudi batzuek oso argi dutela nortzuk diren indartsuak eta nortzuk ez, eta ikusteko dago nor kanporatu nahi duten. Horregatik, argi dago hurrengo atala aukera paregabea izango dela ikusteko nola antolatzen diren Cacata eta Cuyaya taldeak, kapitainek zein ondorio ateratzen dituzten beren taldekideez eta talde bakoitzak zein estrategia erabiltzen duen jendea arriskuan jartzeko orduan.

Ez ezazu galdu "El Conquistador del Caribe", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieranen, EITB Nahieranen app berrian eta EITB Mediako gainerako euskarri digitaletan ikus daitezke.