Itxi

telebista

Errege Kopa finala

"Koparen Bila" saio bereziak, gaur, ETBn

EITB Media

Julian Iantzik partidaren aurreko saioa aurkeztuko du ETB2n eta Sara Gandarak eskainiko du partidaren ondorengo berezia ETB1en.

  • Koparen bila.

    Koparen bila. Irudia: EITB Media.

Gaur Athleticek Bartzelonaren kontra jokatuko du aurtengo Errege Kopa finala, Realaren aurka 2020ko finala jokatu eta bi aste geroago, hain zuzen. Berriz ere, Sevillara bidaiatuko da talde zuri-gorria eta Euskal Telebistak gertutik jarraituko du taldearen azken ordua eta Cartuja estadioan jokatuko duen final handia. Horretarako, norgehiagokaren aurretik eta ondoren, bi saio berezi izango dira ikusgai ETB1en eta ETB2n.

"Koparen Bila" ETB2n, 19:30ean

Julian Iantzik partidaren aurreko saio berezia aurkeztuko du, gaur, apirilak 17, 19:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Berarekin, aurpegi ezagunak eta Athleticeko jarraitzaileek argi utziko dute final honen aurrean bizi duten emozioa. Besteak beste, Virginia Berastegi kirolaria, Koikili Lertxundi Athleticeko jokalari ohia, Gurutze Beitia aktorea, Joaquín Caparrós entrenatzailea, Iñaki Uranga abeslaria, Fernando Canales eta Javi Sierra sukaldariak, eta Josu Loroño eta Bego Begistain kazetariak izango dituzte saioan. Izan ere, saioak posible izango du hainbat athleticzaleekin zuzenean hitz egin teknologia berriei esker.

Horrez gain, Athleticeko peña ezberdinetako jarraitzaileekin hitz egingo dute, Euskadin, Sevillan eta Bartzelonan. Nola bizi dute finala? Taldeak aprobetxatuko du Kopa irabazteko bigarren aukera hau? Jarraitzaileek zer egingo lukete euren taldearengatik?

Partidaren ondorengo saioa, ETB1en

Partidaren ondoren, Sara Gandarak "Koparen Bila" saio berezia aurkeztuko du, Gorka Iraizoz eta Endika Guarrotxena alboan dituela. Gainera, Jon Balentziaga Sevillako platotik arituko da zuzenean taldearen azken ordua emanez.

Janire Fragua kazetaria zelaian egongo da eta partidaren ondorengo protagonisten hitzak bilduko ditu. Jorge Cerrato, bere aldetik, Cartuja zelaiaren kanpoan egongo da, zuzenean.