Itxi

telebista

Audientziak

"El Conquistador del Caribe" berriz ere audientzia-buru astelehen gauean

EITB Media

Abentura realityak % 23,9ko audientzia-zatia bereganatu du.

  • Taldeak immunitate jokoa hasi aurretik.

    Taldeak immunitate jokoa hasi aurretik. EITB Mediako bideo batetik lortutako irudia.

"El Conquistador del Caribe" abentura realityak hamasei astez jarraian eskuratu du lidergoa asteleheneko ordutegi nagusian. Astelehen honetako atalak % 23,9ko audientzia-zatia izan du eta 341.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du Euskadin eta eragin eremuan.

Berako izan da abenturako azken kanporatua, Olatz eta Oskarren kontrako duelua galdu ondoren. David Secoren taldeak ezin izan dio Enekoren taldeari aurre egin aizkolarien immunitate jokoan.

Ikus-entzuleek sare sozialetan jarraitu dute abenturan gertatutako guztia eta #conquis15 traola joera izan da twitterren 3.178 txiorekin, estatu mailako rankinean hirugarren postua eskuratuz. Eneko ere joera izan da gauean zehar. Bestalde, "El Conquistador" saioaren webguneak 20.308 erabiltzaile bakar eta 44.205 orrialde ikusi izan zituen, eta 18.499 lagunek jarraitu zuten saioa streamingaren bitartez.