01:20

telebista

''El Conquis''en 15. atala

Berako "handia" kanporatu dute ustez hain indartsuak ez diren Olatzek eta Oskarrek

EITB Media

Dueluan soka batetik igo dira Olatz eta Oskar. Berakok, ordea, arazoak izan ditu eta denbora asko galdu du. Cacata taldeak indartsutzat zuen donostiarra, baina agur esan dio lehiaketari.

  • Berako prusikaren dueluan

    Berako prusikaren dueluan. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

"El Conquistador del Caribe"ko irabazlea izateko ametsa bertan behera gelditu da Berakorentzat. Cacata taldean indartsua zen, eta horrexegatik izendatu zuten, baina sokatik igotzeko dueluan ezer gutxi egin du. Donostiarrak ezin izan dio tentsioa kendu prusik korapiloari, eta, protestaka, denbora asko galdu du. Are gehiago, ez die jaramonik egin Herrantxi eta Mikelen aholkuei. Olatzek eta Oskarrek, ahulenak ustez, ostera, proba egin, eta hiru banderatxoak eskuratu dituzte. Hori bai, oriotarrak amaitu du lehendabiziko postuan.

Ez da giro Cuyaya taldean. Ia denek izendatu dute Olatz, eta horrek tentsioa piztu du. Ordura arteko adiskidetasuna kolokan dago. Oskarrek izan ezik, gainerako taldekide guztiek bidali dute duelura, batetik, ahultzat dutelako eta, bestetik, azken egunotako jarreragatik, hainbat eztabaida izan dituelako. Abetxukukoak ez du egoera okertu nahi izan, eta Patxi aukeratu du, baina irribarre zabal batekin. Eta horrek sutan jarri du Olatz, iraintzat hartu duelako, eta duelura joan aurretik, oso haserre, taldekideei ohartarazi die, duelutik itzuliz gero, beraiekin duen harremana erabat aldatuko duela.

David Secoren taldearentzat egun gogorra izan da, ezbairik gabe. Immunitate jokoa galdu dute; izan ere, askotxo izan da beraientzat. Gehienek ez zekiten aizkora erabiltzen, eta Cacata taldekoek lehenago moztu dute enborra. Cuyaya taldetik, Olatz izan da aizkora erabiltzen trebeena; ez, ordea, Duque, aizkolari lanetan oso trakets ibili baita. Hori bai, izendapenak egiteko garaian, besteek ez dute hori aintzat hartu.

Cacata taldeak, bestalde, ikurrina lortu du, baina tentsio uneak izan dituzte jokoan. Aitorrek behin baino gehiagotan isilarazi behar izan ditu taldekideak. Julianek arauak ez errespetatzeagatik jokotik kanporatuko zituztela mehatxu egin dio behin eta berriz. Horrek ika-mika sortu du Iker eta Aitorren artean, eta, behin jokoa amaituta, Enekok liskarrak alde batera uzteko eskatu die. Baina badirudi bien arteko harremana gaiztotu egin dela. Muskizkoak dio Ikerrek agintzeko joera duela eta behar ez den lekuan muturra sartzen duela.

Hori gutxi balitz bezala, jokoa irabazi ondoren, erruletara jokatu behar izan dute saria eskuratu ahal izateko. Baina zorte txarra izan dute, esku-hutsik geratu baitira.

Halaber, Andrea eta Leire ere haserre dabiltza aurreko asteko duelua dela eta. Hondarribiarrak Leireren garaipena gutxietsi du, eta Davidengatik izan ez balitz, ez lukeela irabaziko esan du. Corocote taldeko kide ohiarentzat, berriz, bere garaipena bikoitza da, bereziki indartsutzat eta prestatutzat duten lehiakideari irabazi ziolako.

Ez galdu "El Conquistador del Caribe", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieranen, aplikazio berrian eta EITB Mediako gainerako euskarri digitaletan ikus daitezke.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Floorren arauak Ezarrita dagoenaren aurkako arauak ezartzen Floorren arauak
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena