Itxi

telebista

Kirolak

Sagardoaren Txapelketako finala, gaur gauean, "Erremontari" saioan

ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango da emanaldia 22:15etik aurrera. Arratsaldean, 15:45ean hasita, Suitzako Itzuliko 2. etapa izango dugu ikusgai.

0:24
Erremontari

Gaur, Sagardoaren Txapelketako finala eskainiko du "Erremontari" saioak 22:15etik aurrera. Urriza-Zaldua I eta Ansa II-Labaka bikoteak izango dira aurrez aurre Hernaniko Galarreta pilotalekuan. 

Iñigo Aiestaranek gidatuko du emanaldia, Manuel Arrizabalaga Matxin eta Iñaki Agirre Gaztelu lagun dituela. Elena Azpeitiak protagonisten hitzak bilduko ditu. 

Finalaren ostean, Segurola-Zubiri / Goikoetxea V-Larrañaga norgehiagoka jokatuko da. 

Bestalde, arratsaldean, 15:45etik aurrera, Suitzako Itzuliko 2. etaparen kontakizuna egingo dute Fermin Aramendik eta Alfontso Arroiok.

Bi emanaldiak ETB1en eta eitb.eus-en izango ditugu ikusgai.