Itxi

telebista

Kirolak

Herri kirolak, pilota eta txirrindularitza, asteburuko kirol eskaintzan

EITB Media

Urrezko Aizkolarien Banakako Txapelketako finala, esku pilotako San Fermin Torneoa, palako Bizkaia Torneoa eta Suitzako Itzulia izango ditugu ikusgai.

  • Aizkolarien arteko lehiaketa

    Aizkolarien arteko lehiaketa izango dugu igandean, zuzenean, Lekunberritik. Irudia: EITB Media

Herri kirolek, pilotak eta txirrindularitzak osatuko dute asteburuko kirol eskaintza ETB1en, ETB4n eta eitb.eus-en. Bestalde, denboraldiko azken "Helmuga" saioan Igor Angulo futbolaria, Andrzej Bargiel poloniar alpinista eta Diego Arana eta Maialen Garcia belar hockeyko jokalariak izango dituzte protagonista.
 
Suitzako Itzuliko azken bi etapak izango dituzte ikusgai, larunbateko erlojupekoa 15:10etik eta igandeko etapa erregina 14:15ean hasita (lehendabizi ETB4n eta 15:00etatik aurrera ETB1en). Biak ala biak Andermatt inguruetan jokatuko dira. 

Esku pilotari dagokionez, San Fermin Torneoko lehen bi partidak eskainiko dira: larunbatean, Zaldibartik, Bengoetxea VI vs Zubizarreta III norgehiagoka, eta igandean, Logroñotik Elezkano II vs Salaberria. Bi jaialdiak eskuz binakako partidekin osatuko dira. 

Zuzeneko emankizunekin amaitzeko, igandean, 12:00etan, Urrezko Banakako Aizkolarien Txapelketako finala eskainiko da Lekunberritik. 

Halaber, larunbatean, 21:30etik aurrera, palari egingo zaio tartea ETB4n, Bizkaia Torneoko bi finalerdiak jarraitu ahal izango ditugu bertan: Fusto-Del Rio vs Necol-A. Maldonado eta R. Maldonado-Ibai Perez vs Gaubeka-Gordon. 

Denboraldiko azken "Helmuga" saioa 
 
Igor Angulo futolariarekin hasiko dute. Athleticekin lehen mailan debutatu arren, kanpoan egin behar izan du bere kirol ibilbidea. Hamaika taldetan jokatutakoa da, azken denboraldia Indian eman du. Ondoren, Andrzej Bargiel poloniar alpinistaren azken abentura ezagutuko dute. Himalaiako mendietan alpinismoa eta eskia uztartzen ditu. BAT Basque Teamen erreportaje sortaren azken atalean, Diego Arana eta Maialen Garcia belar hockeyko jokalariak izango dira protagonista.