telebista
Audientziak
"El Conquistador del Caribe", eguneko saiorik ikusiena Euskadin
EITB Media
Realityak hogeita laugarren astez jarraian lortu du asteleheneko ordutegi nagusian lidergoa.
-
Lehiakideak immunitate jokoaren aurretik. Argazkia: ETIB Media
"El Conquistador del Caribe" realityak, beste behin, audientziaren harrera bikaina lortu du. Asteleheneko saiorik ikusiena izan da Euskadin eta ordutegi nagusian lidergoa lortu du % 29,1eko kuotarekin, denboraldiko bigarren daturik onenarekin, hain zuzen ere. Julian Iantzik eta Mikel Perez Artolak aurkeztutako saioak 321.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu du Euskadin eta eragin eremuan.
Asteleheneko atalean, Nahiak Patxi eta Oscar abenturako beteranoak kanporatu ditu makila mozkorren dueluan. Finalaren atarian, abenturako jarraitzaileek ikusmin handiz jarraitu dute gertatutako guztia sare sozialetan, eta #conquis23 traola joera izan da Twitterren, estatu mailan lehen postua eskuratuz.
Bestalde, "El Conquistador" saioaren webguneak 21.550 erabiltzaile bakar eta 47.500 orrialde ikusi izan ditu. Halaber, 16.420 lagunek jarraitu dute saioaren emanaldia streamingaren bidez.