Itxi

telebista

Pilota

Masters Caixabank txapelketako seigarren jardunaldia, 21:30ean, Lekeitiotik zuzenean

EITB Media

Victor-Mariezkurrena II eta Jaka-Tolosa bikoteak izango dira aurrez aurre. ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai.

  • Pilota

    Pilota

ETB1ek eta eitb.eus-ek pilota jaialdia eskainiko dute gaur gauean, zuzenean, Lekeitiotik. Bertan, Masters Caixabank txapelketako seigarren jardunaldiko partida izango da ikusgai, Victor-Mariezkurrena II eta Jaka-Tolosa bikoteen artean. Ondoren, Zabala-Uriondo eta Elordi-Larunbe pilotariak izango dira aurrez aurre.

Xabier Euzkitzek eta Mikel Idoatek egingo dute emanaldiaren kontakizuna.

Emanaldia 21:30ean hasiko da eitb.eus-en eta 22:00etan ETB1en.