telebista
Gaztea
Conquis Gaztea ekimenak harrera bikaina izan du, ia 30.000 botorekin
EITB Media
Urtero bezala, Gazteako jarraitzaileek "El Conquistador del Caribe"ren lehenengo lehiakidea aukeratu dute. Iker Eguaras iruindarrak 18. edizioan parte hartzeko txartela eskuratu du.
-
Iker Eguaras, Leire Altube eta Jon Azpiroz, Conquis Gaztea ekimeneko hautagaiak
Gaztea irratiak "El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren inguruko tarte propioa du, ETB2ko reality arrakastatsuarekin lotutako edukiak eskaintzen dituena. Conquis Gaztea ekimenaren bitartez, aurten ere, Gazteako entzuleek hurrengo edizioko lehenengo lehiakidea aukeratu ahal izan dute. Ekimenak arrakasta izan du, ia 30.000 boto jaso baitira.
Iker Eguaras iruindarrak lortu du "Conquis 18"rako txartela, Gazteako entzuleen 13.211 boto eskuratuta. Leire Altube oñatiarra (12.779 boto) eta Donostian bizi den Jon Azpiroz zarauztarra (2544 boto) ziren beste bi hautagaiak. Astebetez botoak jaso ostean, "Gu" irratsaioan eman zuten jakitera bere izena Ibon Fernandez, Alain Perez eta Maite Garmendia esatariek, Julian Iantzi lagun zutela, joan den ostegunean.
Bideokasting ikusgarria prestatu zuen Iker Eguarasek ETB2ko saiorik ospetsuenean parte hartzeko, eta horregatik hautatu zuten Gazteako bozketan parte hartzeko hautagai. Hemen ikus dezakezue bideoa.