telebista
20:00etan
Andoaingo Goiburu bisitatuko du "Historias a Bocados" saioak arratsaldean
EITB Media
Joseba, Malou eta Patricia auzokideekin batera bieirekin eta txirlekin lagundutako arroza, espezieekin marinatutako izokina eta txuletoia eta aingira pintxoak prestatuko dituzte.
-
Joseba Arguiñano eta Malou Henriksen Goiburuko zelaietan.
Gaur, azaroak 14, "Historias Bocados" saioa Andoaingo Goiburu auzoan izango da.
Joseba Jauregik 52 urte ditu eta Jokin anaiarekin batera Goiburuko ostalaritza negozioetako bat kudeatzen du, Txertota jatetxea. Anfitrioiak bazter honetako tokirik xarmangarrienetako batera eramango du Joseba Arguiñano aurkezlea, Unanibia zubira, alegia, sorginen zubia ere deitua. Ondoren, bere jatetxeko sukaldean, sukaldariak bieirekin eta txirlekin lagundutako arroza egingo du, eta jatetxearen kanpoaldean dastatuko dute elkarrekin.
Malou Henriksen duela 36 urte jaio zen Kopenhagen. Zientzilaria eta ikertzailea da, biomaterialetan eta nanoteknologian aditua, eta Donostian lan egiten duen arren, bizitzeko nahiago izan du leku lasai hau. Joseba Arguiñano hartuko du bere baserrian, eta elkarrekin Eskandinaviako plater bat egingo dute, espezieekin marinatutako izokina.
Patricia Arrillagak landetxe bihurtu duen familia-etxea kudeatzen du. Tokiak Oroimena Landetxea du izena, eta hilabete gutxi batzuk daramatza irekita. Joseba Arguiñanorekin auzoan ibili ondoren, landetxera joango dira bertako parrilan txuletoia eta aingira pintxoak prestatzeko.
"Historias a Bocados" gaur izango da ikusgai, 20:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.