Itxi

telebista

22:30ean

Gasteizko pintxoak eta errazioak jokoan, gaur gauean, "Juego de Cartas" saioan

EITB Media

2000 euro irabazteko lehian arituko dira El Poteo de Sancho; Dolar Gastrobar eta Bikoka tabernak.

  • Javi Sierra Gasteizen

    Javi Sierra Gasteizen. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaur gauean, Javi Sierrak aurkezten duen "Juego de Cartas" saioak Gasteiz aldera egingo du. Bi platerek eta postre batek ez dute beti otordu on bat osatzen; gero eta gehiago dira, jateko denbora gutxi izan arren, zerbitzu onaren kalitateari uko egin nahi ez dioten pertsonak. Gasteizen pintxoekin eta errazioekin zoragarri jan daitekeela erakutsiko dute.

Horregatik, hiriko hiru lokalek duten eskaintza zabala eta paregabea defendatuko dute osteguneko lehian. Atal honetan ez dira faltako ez barietatea, ez kantitatea, ez eta, jakina, aurkezpenik onenak ere.

Oraingoan, Joseba Rubio El Poteo de Sancho tabernako jabeetako bat, Sonia Muiño Dolar Gastrobar tabernako jabeetako bat eta Mertxe Perez de Arenaza Bikoka tabernako sukaldaria eta jabeetako bat izango dira protagonista nagusiak.

"Juego de Cartas" ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.