Itxi

telebista

20:00etan

Maroño, igande honetako "Historias a Bocados" saioan

EITB Media

Joseba Arguiñanok Aiala udalerriko Maroño herriko auzokideen istorioak ezagutuko ditu.

  • Joseba Arguiñano Maroñon.

    Joseba Arguiñano Maroñon.

Igande honetan, "Historias a Bocados" saioak Maroño ezagutuko du. Arabako Aiara udalerria osatzen duten 24 herrietako bat da Maroño eta 30 biztanle ditu. Maroño urtegiaren eta Gorobel mendilerroaren ikuspegi paregabea dago herritik.

Joseba Arguiñano herriko hiru auzokideekin bilduko da bertako istorioak gertutik ezagutzeko: Jose Mari Agirre, Sergio Balchada eta Enrique Arberas.

"Historias a Bocados" igande honetan izango da ikusgai 20:00etatik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.