Itxi

telebista

Kirolak

Atletismoa, eskubaloia, futbola eta esku pilota, asteburuan, zuzenean

EITB Media

Italicako Krosa, EHF Kopako Super Amara Bera-Bera vs Valcea, Iberdrola Ligako Eibar vs At. Madrid eta Binakako Txapelketako lau norgehiagoka eskainiko dira. Bestalde, "Helmuga" saioan Oihana Azkorbebeitia eta Aitziber Ibarbia mendi korrikalariak izango dituzte protagonista.

  • Atletismoa, eskubaloia, futbola eta esku pilota, asteburuan, zuzenean

    Atletismoa, eskubaloia, futbola eta esku pilota, asteburuan, zuzenean

Zuzeneko emanaldiek eta "Helmuga" saioak osatuko dute asteburuko kirol eskaintza ETB1en eta eitb.eus-en. Ana Ramosek gidatutako kirol tarteak (igandean, 11:30ean) erreportaje bakarra dakarkigu aste honetan: Oihana Azkorbebeitia eta Aitziber Ibarbia, Euskal Herriak azken urteotan eman dituen korrikalari onenetako bi, izango dira protagonista. Abadiñoko Sagasta auzoan, elkarrekin solasean arituko dira mendiaz, mendi lasterketez, amatasunaz eta orohar bizitzaz.

Emankizunen zerrendan, eskubaloia izango dugu lehena: EHF Kopako Super Amara Bera-Bera vs Valcea norgehiagoka, larunbatean, 16:00etan. Hau amaitutakoan, Iruñeko pilota jaialdia izango dugu ikusgai. Binakako Txapelketako bi partida hauek jokatuko dira: Bakaikoa-Elizegi / Larrazabal-Salaverri II (promozioa) eta Urrutikoetxea-Aranguren / Laso-Imaz (lehen maila).

Igandean, 12:00etan, Iberdrola Ligako Eibar vs At. Madril partida eskainiko da eta 13:00etan ETB4n Itálicako Krosa.

17:00etan, Mungiatik, Binakakoaren lehen jardunaldiko beste norgehiagokarekin gozatu ahal izango dugu: Dario-O. Etxebarria / P. Etxeberria-Untoria eta Ezkurdia-Tolosa / Elezkano II-Zabaleta.