Itxi

telebista

22:15ean

'Juntos es demasiado' komedia, larunbat gauean, ETB2n

EITB Media

Clémentinek eta Sébastienek osatzen duten bikotearen bizitza hankaz gora jarriko da Sébastienen ama beraien etxera bizitzera joatean senarrak maitale bat duela jakin ostean. Larunbatean izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n.

  • 'Juntos es demasiado' pelikularen fotograma

    'Juntos es demasiado' pelikularen fotograma

ETB2k Juntos es demasiado (Ensemble, c'est trop, 2010) komedia emango du larunbat gauean. Léa Fazerrek zuzenduriko pelikularen protagonistak, besteak beste, hauek dira: Nathalie Baye, Pierre Arditi, Jocelyn Quivrin, Aïssa Maiga, Olivia Cote, Jacques Weber eta Eric Cantona.

Clémentinek (Aïssa Maiga) eta Sébastienek (Jocelyn Quivrin) osatzen duen bikotea lanez gainezka dago, eta alabek ere lan dezente ematen diete. Gainera, Sébastienen ama, Marie-France (Nathalie Baye), haien etxera joango da bizitzera Henri senarrak (Pierre Arditi) maitalea duela eta hura haurdun dagoela jakitean. Marie-Francek nerabe bat balitz bezala jokatuko du.

Ez ezazu galdu Juntos es demasiado komedia, larunbatean, 22:15ean, ETB2n. Telebistan eman ostean, EiTB Nahieranen izango da ikusgai, abenduaren 8ra arte, Las pelis de "La Noche De…" atalean.