albistea
Gidoi Faktoria
Bideo-jokoetarako gidoiak sortzeko tailerra izango da EITBn
A.E.
EITB
Daniel Gonzalez irakasle eta adituak emango du martxoaren 19tik 30era bitartean.
-
Gidoi faktoria. Ikastaroaren kartela
Gidoi Faktoriak bideo-jokoetarako gidoiak sortzeko tailerra jarri du abian. EITBko egoitzan izango da Bilbon martxoaren 19tik 30ra bitartean.
30 orduko ikastaroa Daniel Gonzalez irakasle eta bideo-joko diseinatzaileak emango du. Gonzalezen jardunen artean Gametopla bideojokoen ikerkuntzako programako prestatzaile lana dago. Horrez gain, hardgame2.com eta vivelalive.com sareko aldizkarietan parte hartzen du. Bloga ere badu advertainmen.com eta 2009an, bideojokoen bitakora onenaren saria jaso zuen bloga, hain zuzen ere.
Tailerraren helburua, batetik, sormen prozesuak lantzea da. Bestetik, ideia bat joko bilakatzen jakitea da xedea. Horrez gain, pertsonaiak nola sortu ere aztertu nahi dute eta joko nola bilakatu. Klaseak arratsaldez emango dira, 16:00etatik 19:00etara.
Tailerraren programa honako hau da: product Sheet bat sortu; fitxak sortu, pertsonaiak eta armak; bideojoko baten sarrera sortu; egitura narratiboak; misioen sorrera; bideo-joko motaren araberako narrazioak eta elkarrizketak bideo-joko batean.
Informazio gehiago nahi izatekotan, deitu 94 656 32 37 telefonora edo idatzi mezua e-mailez.
Gidoi Faktoria Eiken eta EITBren arteko ekimena da.