telebista
20:00etan
Bizkaigane, gaur, "Historias a Bocados" saioan
EITB Media
Joseba Arguiñanok Errigoitiko auzo honen hiru bizilagunen istorioak ezagutuko ditu: Salvador Arrien, Javier Zarandona eta Mertxe Baraizarra.
-
Joseba Arguiñano Bizkaiganen
"Historias a Bocados" Joseba Arguiñano sukaldariak Bizkaigane bisitatuko du gaur, Errigoiti herri bizkaitarra osatzen duten auzoetako bat, bertako auzokideen istorioak gertutik ezagutzeko.
Hasteko, Salvador Arrien ezagutuko du, Bizkaiganeko auzokide zaharrenetako bat, eta haren haurtzaroaz eta herriko bizitzaz airituko dira. Elkarrekin, bakailaoa pil pil erara eta Salvak berak kontserban hiru urtez mantendu dituen txorizoak dastatuko dituzte.
Ondoren, Javier Zarandona ezagutuko du, mekaniko trokel egokitzaile bezala lan egin du bere bizitza osoan zehar eta pieza mekaniko hauek erakutsiko dizkio Joseba Arguiñanori. Ondoren, kardua abakandoarekin jango dute.
Amaitzeko, Bizkaiganeko Santa Gurutze baseliza ezagutuko du Josebak Mertxe Baraizarrarekin batera. Ondoren, Mertxek bere gabonetako menuan inoiz falta ez den platera erakutsiko dio Josebari: osobukoa patata purearekin.
"Historias a Bocados" gaur izango da ikusgai, 20:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.