telebista
22:15ean
Nuremberg helmuga, gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioan
EITB Media
Jorge Castro; Maria Urteaga eta Iñigo Cortes; Naiara Orrego eta Onetsine Arrizabalaga Carolina Calvo erreportariaren gidariak izango dira.
-
Bamberg hiriaren udaletxe bitxia.
"Vascos por el Mundo" saioa Nurenbergera joango da gaur gauean. Bavariako bigarren hiri handienari buruzko emanaldia Carolina Calvo erreportariak eta Santi Roldan operadoreak egingo dute. Jorge Castro; Maria Urteaga eta Iñigo Cortes; Naiara Orrego eta Onetsine Arrizabalaga izango dira bidaia berri honetan anfitrioiak.
Alemaniako hiririk liluragarrienetako bat da, eta istoria interesgarriak ditu bere gain. Erdi Aroan garrantzia handia izan zuen inperio germanikoaren eskutik; eta gerora, alderdi naziak bere egoitza ofiziala jarri zuen bertan. Zepellin eremuan, Hitlerrek Nurembergeko legeak aldarrikatu zituen, eta holokaustoaren oinarriak adostu zituzten bertan. Baina historia apetatsua da, eta hamar urte geroago, hemen egin ziren Nurenbergeko epaiketa asko ezagunak.
Bidaia honetan, "Vascos por el Mundo" saioak Bamberg hiria bisitatuko du baita ere. Garagardoaren hiria bezala ezagutzen dena, Alemania osoan biztanleko garagardotegi gehien dituen hiria da. Bukatzeko, Amberg hiriak, bisitariak harrituta utziko ditu bere erdi aroko xarmarekin. Europan hobekien kontserbatutako Erdi Aroko hirietako bat da.
"Vascos por el Mundo" gaur izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.