telebista
22:30ean
Irabaztea lortu ez zuten lehiakide ohiak, gaur, "Juego de Cartas" saioan
EITB Media
Aurreko edizioren batean lehiaketan parte hartu baina irabaztea lortu ez zuten lau jatetxetan izango da aste honetan Javi Sierra: Bilboko Arraiz erretegia; Areetako La Kazuela jatetxea; Brasa Ibérica, Basaurin; eta Zugaztietako Meaztegi Golf Club.
-
Javi Sierra, "Juego de Cartas" saioko aurkezlea. EITB Media
Iragandako edizioren batean irabaztea lortu ez zuten lau jatetxe izango dira protagonista gaur gaueko "Juego de Cartas" programan. Hala, jada ezagun dituen lau lehiakide elkartuko ditu aste honetan Javi Sierrak, arantzatxoa atera eta saioa irabazteko lehian oraingoan ere.
Iván Vaz da lehiakide horietako bat, Bilboko Arraiz erretegiko jabe eta sukaldaria. Pagasarri mendiaren oinetan, ezkontza ospatzeko toki onenetako bat da Ivanena.
Pagasarritik beste toki enblematiko batera egingo du salto Javik: Bizkaiko Zubira. Izan ere, Zubiaren alboan, Areetan, La Kazuela jatetxea bisitatuko du oraingoan ere, María del Fresnoren eskutik. Aurreko lehiaketa gogora ekarrita, oroitzapen onak ditu Mariak, nahiz eta kritikaren bat jaso ere, erabat bidegabeak haren ustetan.
Irabazteko zorian geratu zen Iván Pinto, Brasa Ibérica jatetxearen jabea. Basauriko Azbarren industrialdean kokatuta, bi zutabe nagusi ditu negozioak: kalitate handiko bertoko produktua eta maitasun handiz landutako parrila.
Silvia Albela laugarren lehiakideak ere gertu izan zuen garaipena, Zugaztietako (Bizkaia) Meaztegi Golf Club jatetxearekin. Oraingoan lasaitasun handiagoarekin aritzeko asmoa du, baina oinarrian betikoa izaten.
"Juego de Cartas" ostegunero dugu ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en 22:30ean.