telebista
20:00etan
Meakako meatzak, sagardotegia eta txakur-eskola, gaur, "Historias a Bocados" saioan
EITB Media
Iñaki Bengoetxea, Jon Villafranca eta Álvaro Moreno bizilagunekin elkartuko da Joseba Arguiñano aurkezlea.
-
Joseba Arguiñano Iñaki Bengoetxearen sagardotegian. Argazkia:EITB MEDIA
Gaur, urtarrilak 16, Irungo Meaka nekazal auzo aldean osteratxoa egingo du "Historias a bocados" saioak.
Iñaki Bengoetxea Ola Sagardotegiko jabea da. Jatetxea inguru ikusgarrian dago kokatua, antzinako burdinola baten barruan, hain zuzen. Oraindik ere XIII. mendeko dorretxea, errota eta harresi originalak mantentze ditu. Iñakik txuleta ikusgarria prestatuko du, eta Joseba Arguiñanok postre tipikoa muntatuko du mamia, sagar konpota, esnegaina, intxaurrak eta eztia.
Bigarren gonbidatuak, Jon Villafrancak, Meakako meatzaritza historia kontatuko dio aurkezleari; horretarako, Irugurutzetako meatze barrutiko kiskalketa labeetara hurbilduko dira. Ondoren, elkarte gastronomikoan, txanpinoiekin eta tenperatura baxuan egositako arrautzarekin lagundutako ahate magreta dastatuko dute.
Azkenik, Álvaro Moreno, txakur-eskolako jabearekin hitzordua egingo du Joseba Arguiñanok. Txakur trebatzaile ezagunak pil-pilean egindako bakailao gozoa jarriko du mahai gainean.
Álvaro Morenoren txakur-eskola Meakan.
"Historias a Bocados" gaur izango da ikusgai 20:00etatik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.