telebista
22:30ean
Lucia Lacarrari elkarrizketa, gaur gauean, Dani Alvarezen "El Día de Mañana" saioan
EITB Media
Balletaren izen handienetako bat da mundu mailan Zumaiako dantzaria. Konpainia onenetan aritu izan da, dantzari eta koreografo entzutetsuenekin.
-
Lucia Lacarra, elkarrizketan. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Gaurko "El Día de Mañana" saioan Lucia Lacarra Zumaiako dantzariarekin izango da Dani Álvarez. Dantza klasikoan izen handienetakoa da mundu mailan Lacarra.
Balletean lortu duen arrakasta ukaezina da: nazioartean hainbat sari irabazi ditu, munduko konpainia onenetan aritu izan da, dantzari eta koreografo onenekin, eta milioika lagunen aurrean ere egin zuen dantza Urte Berri Eguneko Vienako Kontzertu ezagunean.
Bere ibilbide profesionalaz gain, Lucia Lacarra dantzariaren alderik pertsonalena ere ezagutuko dugu Dani Alvarezen eskutik. Thalia akademiara itzuliko dira, bertan hasi baitzen dantzan Lucia, eta Mentxu Medel bere lehen irakaslearekin ere izango dira; Lacarrak, gainera, sorpresa hartuko du Josué Ullate Victor Ullate dantzariaren semearen agurrarekin. Izan ere, Ullateren konpainian ere egin zuen dantza Lucia Lacarrak.
"El Día de Mañana" saioak, gainera, aukera izango du dantzariaren In the still of the night azken lanaren Bilboko Arriagako estreinaldia bertatik bertara ikusteko. Matthew Golding bikotearekin batera estreinatuko du ikuskizuna, eta entsegua, beroketa lanak eta azken orduko urduritasunak kamerinoan eta agertokiaren atzealdetik bizitzeko aukera izango dugu, Dani Alvarezekin batera.
Lucía Lacarra dantzaria, gaurko "El Día de Mañana" saioan, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.