Itxi

telebista

22:15ean

"Vascos por el Mundo" saioak Gales bisitatuko du gaur gauean

EITB Media

Marion Elizalde, Zihamara Etxebarria, Patricia Osta eta Saioa Uriarte euskaldunek Erresuma Batuko herrialde ezezagun honetan barrena gidatuko dituzte ikus-entzuleak.

  • Pedro Mardones kazetaria Galesen.

    Pedro Mardones kazetaria Galesen.

Gaur, "Vascos por el Mundo" saioan, Pedro Mardones kazetariak eta David Isaac kamerak Galesera bidaia egingo dute. Bertan bizi diren Marion Elizalde, Zihamara Etxebarria, Patricia Osta eta Saioa Uriarte euskaldunak izango dituzte gidari herrialdeko paraje eta hirietan barrena.

Erresuma Batuko mendebaldean kokatuta, Galesko printzerria metro karratuko gaztelu gehien dituen munduko herrialdea da, 400 gaztelu baino gehiago, hain zuzen ere.

Gainera, Guiness errekor ezberdinak ere baditu. Hasteko, Cardiff hiriburuko portua munduko ikatz esportatzaile handiena izan zen Iraultza Industrialaren garaian. Bestalde, Erresuma Batuko hiririk eta etxerik txikienak eta munduko toponimo luzeena duen herria ere Galesen topatu daitezke.

Meagintza industria eta marinel tradizio handiko herrialdea da, eta bisitariak gertutasun handiarekin hartzen ditu, bertoko adierazgarriak diren dragoi gorria eta hizkuntza propioa harrotasunez erakutsiz.

"Vascos por el Mundo" gaur izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.