Itxi

telebista

22:15ean

Greziako kostaldea, gaurko "Vascos por el Mundo" saioan

EITB Media

Rodas eta Lindos hiria, Mykonos, Atenas eta Nauplia bisitatuko dituzte, Iraitz, Gorka, Manex eta Jon Ander bertan bizi diren euskaldunen eskutik.

  • Mykonos

    Mykonos. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

EITBko "Vascos por el Mundo" saioak Greziako kostaldera egingo du bidaia gaur. Josu Larrea erreportariak eta Jorge Claver kamerariak paradisu itxurako tokiak bisitatuko dituzte han bizi diren Iraitz, Gorka, Manex eta Jon Ander euskaldunen eskutik, eguzkiaz, hondartzaz, tradizioaz eta dibertsioaz gozatzeko.

Besteak beste, Rodas uhartean izango dira, Greziako laugarren uharterik handienean. Urdin turkesa koloreko ura duten hareatzekin batera, Erdi Aroko Europako hiririk handiena eta hobekien kontserbatutako bat aurkituko dute. Bertako hondartzak ikusi eta belaontzi batean bidaiatuko dute, itsasotik soilik iritsi daitezkeen kobazuloak aurkitzeko. Lindos ere ezagutuko dute, Rodasko bigarren hiri garrantzitsuena; artelanez betetako kaleak eta amets egiteko moduko hondartza aurkituko dituzte bertan. 

Mykonosera ere joango dira aste honetan, eta hango kale estuak zeharkatuko dituzte, etxe zuri eta koloredun leiho eta ateez beteta. Errotak aurkituko dituzte hiriaren goialdean, eta 'Venezia txikia' bezala ezagutzen den auzoa ere deskubrituko dute. 

Nola ez, Atenas hiria bisitatuko du saioko lantaldeak, Acropolis ikusgarria eta bertako auzo eta txoko historikoak barne: Anafiotika, Plaka, Monasteraki…; eta, azkenik, Nauplia hirian ere izango dira, Greziako lehen hiriburuan, hango arrantza-portua eta hondartzak ezagutzeko.

"Vascos por el Mundo: Greziako kostaldea" gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n eta eitb.eus-en.