cerrar buscador

Grezia

1 / 16 Hurrengoa
2021/10/1311:07
Isa Egiguren kazetaria: ''Lehen arretako laguntza jasotzen ari dira errefuxiatuak Vial kanpalekuan''

Isa Egiguren kazetaria: ''Lehen arretako laguntza jasotzen ari dira errefuxiatuak Vial kanpalekuan''

Kios uhartean dagoen errefuxiatuen Vial kanpalekuan osasun proiektua jarri dute martxan, eta Isa Egiguren kazetari nafarrak azaldu ditu xehetasunak.

2021/09/2711:32
Pertsona bat hil da Kreta irlan izandako 5,8 graduko lurrikararen ondorioz

Pertsona bat hil da Kreta irlan izandako 5,8 graduko lurrikararen ondorioz

Hainbat eraikin erori dira gaur goizeko astinduaren eraginez, gizon bat hil egin da eta hainbat lagun zauritu. Errepide batzuk blokeatuta daude eta, ikastetxe eta eraikin publikoak itxi dituzte, badaezpada.
2021/09/0409:36
Migrazio legea gogortu egin du Greziako Gobernuak, bi urtean hirugarren aldiz

Migrazio legea gogortu egin du Greziako Gobernuak, bi urtean hirugarren aldiz

Araudi berriarekin, Greziara legez kanpo sartzen den pertsona migratzaile oro atxilotzeko eta berehala deportatzeko eskumena izango du bertako Poliziak.
2021/08/1212:15
Mediterraneoko suteek Aljerian utzi dituzte kalte larrienak, 69 hildako eragin baitituzte bertan

Mediterraneoko suteek Aljerian utzi dituzte kalte larrienak, 69 hildako eragin baitituzte bertan

Egunotan Mediterraneoko herrialdeetan piztutako suteek kontrolik gabe jarraitzen dute Italian eta Aljerian. Grezian eta Turkian, berriz, egoerak hobera egin du, baina alerta egoeran daude oraindik, fokuak berriro pizteko mehatxua dela eta.
2021/08/1115:11
Mediterraneoko ekialdean milaka sute daude piztuta

Mediterraneoko ekialdean milaka sute daude piztuta

Greziako suteek baretzera egin dutela dirudi. Eubea uhartean, garrek indarra galdu dute, eta kea arintzeak erraztu egin ditu iraungitze lanak. Italian, ordea, Kalabrian eta Sizilian piztutako fokuek kezkatzen dute.
2021/08/1013:40
Greziako biztanleek protesta egin dute Gobernuak suteekin egin duen kudeaketaren aurka

Greziako biztanleek protesta egin dute Gobernuak suteekin egin duen kudeaketaren aurka

Telebista bidez, Greziako lehen ministroak barkamena eskatu zuen bart sutea itzaltzeko lanetan egindako akatsengatik. Parlamentuaren kanpoaldean,ehunka pertsonak aireko baliabideen falta salatu zuten.

2021/08/1013:35
Etxean dituzten baliabidekin egiten ari dira aurre suari Greziako bizilagunak

Etxean dituzten baliabidekin egiten ari dira aurre suari Greziako bizilagunak

Suak bizirik jarraitzen du, baretzeko itxurarik gabe. Dagoeneko 65.000 hektarea erre dira herrialde osoan, baina gune gehienak kontrolpean dituzte suhiltzaileek. Orain, Eubea uharteak kezkatzen du.

2021/08/1012:03
Greziako lehen ministroak barkamena eskatu du suteen aurkako borrokan ahul aritzeagatik

Greziako lehen ministroak barkamena eskatu du suteen aurkako borrokan "ahul" aritzeagatik

Kyriakos Mitsotakisen hitzetan, suteak itzaltzeko lanen kudeatzaileak zigortuko dituzte, aktibo dauden sute guztiak amatatu eta gero. Bitartean, Eubea uharteko bizilagunek airezko baliabideen eskasia kritikatu dute eta sugarren aurkako borrokan jarraitzen dute.
2021/08/0911:56
Turkiak, Greziak eta Italiak suteen aurkako borrokan jarraitzen dute, zazpigarren egunez

Turkiak, Greziak eta Italiak suteen aurkako borrokan jarraitzen dute, zazpigarren egunez

Mediterraneoko herrialdeak egoera larrian daude suteen eraginez. Grezian, 56.000 hektarea baino gehiago kaltetu dira Eubean; Turkian, 157.000 hektarea baino gehiago, eta 6 sute daude aktibo; eta Italian, Siziliako egoera oso kezkagarria da, 50 sute baino gehiago baitituzte bertan.
2021/08/0911:31
3.000 lagun ebakuatu behar izan dituzte Greziako Eubea uhartean, suteak direla eta

3.000 lagun ebakuatu behar izan dituzte Greziako Eubea uhartean, suteak direla eta

Suak hartuta jarraitzen du Greziako Eubea uharteak. 500.000 hektarea lursail eta 50 herri erre dira, eta 3.000 pertsona inguru ebakuatu behar izan dituzte.

2021/08/0820:10
Greziako eta Turkiako suteen egoera hobetu da

Greziako eta Turkiako suteen egoera hobetu da

Heleniar herrialdeak kontrolpean ditu sute guztiak, Eubea uhartekoa izan ezik. Turkian, asteburu honetako euriteek suteak itzaltzen lagundu dute eta sei gune aktibo baino ez dira geratzen.
2021/08/0815:48
Europar Batasuneko 21 herrialdetan covid ziurtagiria eskatzen da eguneroko jardueretarako

Europar Batasuneko 21 herrialdetan covid ziurtagiria eskatzen da eguneroko jardueretarako

Covid ziurtagiriaren eskakizun horrek juridikoki zalantzak piztu arren, pandemia eten eta txertaketa bultzatzeko tresna bihurtu da agintari askorentzat.

2021/08/0716:31
Suteek ez dute etenik Mediterraneo aldean

Suteek ez dute etenik Mediterraneo aldean

Haize bolada bortitzek eta tenperatura altuek suteak kontrolatzea zailtzen dute. Turkian, dagoeneko, zortzi pertsona hil dira eta Grezian bat.
2021/08/0714:20
Greziak suteen aurka borrokatzen jarraitzen du

Greziak suteen aurka borrokatzen jarraitzen du

Turkiak, bestalde, Antalyako sutea kontrolatu duela iragarri du, hamar egunen ostean. Zazpi pertsona hil dira Turkian suteen ondorioz.
2021/08/0622:15
Greziak suteen ondorioz hildako lehen pertsonaren berri eman du

Greziak suteen ondorioz hildako lehen pertsonaren berri eman du

Orain arte, ez da inor larri zauritu, medikuek artatu beharreko kasu gehienak erredura arinengatik edo kea arnasteagatik intoxikatutako pertsonak izan dira.
2021/08/0613:12
Covid ziurtagiri digitala, non eta zertarako da beharrezkoa?

Covid ziurtagiri digitala, non eta zertarako da beharrezkoa?

Europar Batasunaren barruan zirkulazio askea sustatzeko ezarri zenetik, ziurtagiria hainbat herrialdetan zabaltzen ari da aisialdiaz gozatu ahal izateko edo ostalaritza-establezimenduetan sartzeko.
2021/08/0610:42
Grezian suteek darraite, ingurumen krisi larrian murgilduta

Grezian suteek darraite, ingurumen krisi larrian murgilduta

Greziak 100 sute baino gehiago ditu aktibo. Kyriakos Mitsotakis lehen ministroak baieztatu du herrialdeak krisi ekologiko "larria" bizi duela, suteak direla eta.

2021/08/0521:22
Greziak kiskaltzen jarraitzen du, muturreko bero-boladak herrialdea astintzen duen bitartean

Greziak kiskaltzen jarraitzen du, muturreko bero-boladak herrialdea astintzen duen bitartean

Atenasko Behatokiaren arabera, azken egunotan 6.000 hektarea kiskali dira Grezian; 2020 osoan, berriz, 10.376 hektarea kiskali ziren.
2021/08/0512:12
Grezia eta Turkia kiskaltzen ari diren suteek airearen kalitatea okertu dute Mediterraneo ekialdean

Grezia eta Turkia kiskaltzen ari diren suteek airearen kalitatea okertu dute Mediterraneo ekialdean

Azken egunetan suak 6.000 hektarea kiskali ditu Grezian. Turkian, zortzi pertsona hil dira, horietako bi suhiltzaileak. Gainera, sua Milaseko zentral termikora iritsi zen bart.
2021/08/0409:14
Bero-bolada batek suteak eragin ditu Atenasko inguruetan

Bero-bolada batek suteak eragin ditu Atenasko inguruetan

Bero-boladak suteak eragin ditu Greziako hiriburuan. Sua astearte eguerdian hasi da Tatoi jauregitik gertu. Sutea etxeetara hurbildu ahala, Babes Zibilak bertatik alde egiteko eskatu die bizilagunei.

2021/08/0322:40
Atenasko hiru auzo hustu dituzte sute baten ondorioz

Atenasko hiru auzo hustu dituzte sute baten ondorioz

46 ºC-tik gorako tenperaturak eta haizearen norabide aldaketa etengabeak suhiltzaileen lanak zailtzen ari dira.
2021/06/3009:13
Duela bederatzi urte lapurtutako Picassoren margolan bat aurkitu dute Grezian

Duela bederatzi urte lapurtutako Picassoren margolan bat aurkitu dute Grezian

Greziako Poliziak Malagako margolariaren Emakume burua koadroa berreskuratu du. Piet Mondrian artista holandarraren beste bat ere aurkitu dute.

2021/05/1418:13
Greziak turismo denboraldia hasi du gaur, ''covid gabeko irlak'' iragarriz

Greziak turismo denboraldia hasi du gaur, ''covid gabeko irlak'' iragarriz

Aurrea hartu eta mugak ireki dizkio nazioarteko turismoari. Egoera horretarako prestatuta dagoen Mediterraneoko lehen herrialdea izatea lortu du.

2021/04/1009:24
Zaporeak taldeak esnea bilduko du Lesbosko errefuxiatuentzat, gaur Nafarroan

Zaporeak taldeak esnea bilduko du Lesbosko errefuxiatuentzat, gaur Nafarroan

Zaporeak gobernuz kanpoko erakundeak eta Foru Gobernuak Nafarroan 20 bat bilketa-gune izango dituen ekimenean parte hartzeko deia egin diete herritarrei.
2021/03/2011:20
Migrazio politika baliagarriagoa eskatu diote EBri mugako herrialdeek

Migrazio politika "baliagarriagoa" eskatu diote EBri mugako herrialdeek

Migratzaileei lehen harrera egiten dieten Europako bost herrialdetako ordezkariak Atenasen bilduta daude, migrazio politika "bateratuak" erabakitzeko.
2021/03/1021:05
“Kanpalekuan higienea ez da existitzen, azaleko gaixotasun asko dituzte”

“Kanpalekuan higienea ez da existitzen, azaleko gaixotasun asko dituzte”

Iratxe Escajadillo bilbotarra medikua da eta Grezian ari da lanean. Errefuxiatuak artatzen aritu izan da Kios uharteko kanpamenduetan. Vialeko egoera “katastrofiko” gisa definitu du.

2021/03/1008:37
Istilu larriak Atenasen, polizia indarkeriaren aurkako protesta batean

Istilu larriak Atenasen, polizia indarkeriaren aurkako protesta batean

Greziako Poliziak gas negar-eragileak eta ur-kanoiak erabili ditu polizia-etxe bati eraso egiten saiatu den manifestari talde baten aurka. Polizia bat larri zauritu da istiluetan.

2021/02/2521:41
Harrera beroa egin diote Hezonjari Panathinaikoseko zaleek

Harrera beroa egin diote Hezonjari Panathinaikoseko zaleek

Panathinaikosek Mario Hezonja fitxatu du, eta eromena izan da nagusi Atenaseko (Grezia) aireportuan. Zaleek bengalekin eta distantziak gorde gabe egin diote harrera.

2021/02/2520:01
“Hiru erreskatetan ezin izan genuen lagundu, bizitakoa oso gogorra izan da”

“Hiru erreskatetan ezin izan genuen lagundu, bizitakoa oso gogorra izan da”

Nerea Machado azkoitiarra Itsas Salbamendu Humanitarioko boluntarioa eta langilea da. Izaskun Arriaran Aita Mari ontzian dago eta 102 pertsona isolatu behar izan dituzte covid-19a dela eta.

2021/02/2519:22
Amaia Martinez, ISH, Greziako errefuxiatuez: “Egunean behin dute ura eta jatekoa”

Amaia Martinez, ISH, Greziako errefuxiatuez: “Egunean behin dute ura eta jatekoa”

Amaia Martinez Itsas Salbamendu Humanitarioko juntakide eta boluntarioa da. Grezian dauden errefuxiatuen eskubideez aritu da “Eztabaidan” saioan.

2021/02/1612:43
Elurrak Atenasko Akropolia estali du

Elurrak Atenasko Akropolia estali du

Medea denboraleak Grezia astintzen jarraitzen du, batez ere Atica eskualdea. Osasun agintariek bertan behera utzi behar izan dute covidaren aurkako gaurko txertaketa.

2020/12/1420:18
Konfinamendua maila gorenera igo dute Europako hainbat herrialdetan

Konfinamendua maila gorenera igo dute Europako hainbat herrialdetan

Italiako Gobernua eztabaidatzen ari da herrialde osoan konfinamendua jarri ala ez Gabonetarako.
2020/11/1309:25
Europar Batasun osoa arrisku egoeran, Finlandia eta Greziako gune batzuk izan ezik

Europar Batasun osoa arrisku egoeran, Finlandia eta Greziako gune batzuk izan ezik

Espainiak PCR negatiboa eskatuko die herrialde arriskutsuetako bidaiariei.
2020/10/3023:26
Gutxienez 20 hildako eta 700dik gora zauritu Egeo itsasoan izan den lurrikaran

Gutxienez 20 hildako eta 700dik gora zauritu Egeo itsasoan izan den lurrikaran

6,8 graduko lurrikarak Izmir (Turkia) hiriko hainbat eraikin bota ditu, eta tsunami txiki batzuk ere izan dira Turkiako zein Greziako kostaldean.
2020/10/3021:04

2020/10/0716:48
Urrezko Egunsentia alderdi neonazia erakunde kriminala dela ebatzi dute

Urrezko Egunsentia alderdi neonazia erakunde kriminala dela ebatzi dute

Nikolaos Michaloliakos eta alderdi horretako beste zazpi buruzagi neonaziri erakunde kriminal bat zuzentzea egotzi die Atenaseko Apelazio Auzitegiak.
2020/09/2009:28
Moriako 12.000 migratzaileetatik 9.000 Kara Tepen daude jada, Lesbosen bertan

Moriako 12.000 migratzaileetatik 9.000 Kara Tepen daude jada, Lesbosen bertan

Koronabirus probak egiten ari zaizkie guztiei, agerraldi handi baten beldur. Oraingoz 213 kasu atzeman dituzte eta koarentenan dituzte aparte diren instalazio batzuetan.
2020/09/1617:51
Zaporeak euskal erakundeak sukaldea ireki du gaur Lesbos uhartean

Zaporeak euskal erakundeak sukaldea ireki du gaur Lesbos uhartean

Segurtasun bezala hainbat egunez koarentenan egon eta boluntarioak PCR probetan negatiibo eman dute.
2020/09/1515:08
Zeynab eta Zaeb, errefuxiatuen lehen bikote mixtoa

Zeynab eta Zaeb, errefuxiatuen lehen bikote mixtoa

Bikotea Morian ezkondu zen eta errefuxiatuen lehen bikote mixtoa osatzen dute. Bata Somaliakoa da eta beste Afganistangoa. Oraindik familia asko daude Moriako kanpamendu inguruan kanpatuta.
2020/09/1514:44

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena