Itxi

telebista

Kirol emanaldiak

Kirol eskaintza zabala gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Boiroko Bandera, Reala eta Athleticen arteko Euskal Herriko Koparen finalaurreko partida eta Donostia Hiria pilota torneoa izango dira ikusgai.

0:26
Estropadetako irudi bat, EITB Mediako bideo batetik ateratakoa

Gaur, Coruñatik zuzenean eskainiko ditu EITBk Eusko Label ligako estropadak: Boiroko Bandera, 12:00etan. Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak egingo dute emanaldiaren kontakizuna ETB1en eta eitb.eus-en.

Arratsaldean, berriz, Reala eta Athleticen arteko Euskal Herria Kopa txapelketaren finalaurreko partida eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek, 16:00etan, Naxari Altunaren eta Larraitz Lucasen kontakizunarekin.

Amaitzeko, Donostia Hiria pilota torneoa izango da ikusgai. Laso-Zabaleta eta Irribarria-Albisu bikoteek jokatuko dute txapelketa partida eta aurretik Artola-Elizegi eta P. Etxeberria-Bikuña bikoteen arteko norgehiagoka eskainiko da. Telebistako emanaldia 17:15ean hasiko da ETB4n eta 17:45ean pasako da ETB1era. Xabier Euzkitze, Abel Barriola eta Elena Azpeitia arituko dira berriemaile lanetan.