Itxi

telebista

Audientziak

Donostiako Banderaren lehen jardunaldiaren emanaldia, audientzia-buru

EITB Media

Emakumezkoen probak % 19,8ko audientzia-zatia lortu zuen eta gizonezkoenak % 25,5 kuota.

  • Kontxako Bandera zuzenean EITBn

    Kontxako Bandera zuzenean EITBn

Donostiako Banderaren lehen jardunaldiaren zuzeneko emanaldiak lidergoa lortu zuen igande goizean. EITBk ahalegin berezia egin zuen estropada bertatik bertara eta zehaztasun osoz eskaintzeko, eta bai emakumezkoen proba zein gizonezkoena ere audientzia-buru izan ziren.

Emakumezkoen estropadak % 19,8ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 34,4ko kuota eskuratu zituen, eta zuzeneko emanaldiak 74.000 ikus-entzulerekin bat egin zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Gizonezkoen probari dagokienez, % 25,5ko audientzia-zatia eta euskaldunen arteko % 38,5ko kuota lortu zituen. Halaber, 88.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Mikel Olazabalek eta Ibon Gaztañazpik egin zuten probaren kontakizuna, Sara Gandarak itsasotik eta Xabier Anduezak portuko arranpatik lagunduta.