Itxi

telebista

Estropadak

Donostiako Bandera, igandean, zuzenean, EITBn

EITB Media

EITBk ahalegin berezia egingo du estropada bertatik bertara eta zehaztasun osoz eskaintzeko telebista, irrati zein Internet bidez.

0:28
Donostiako Banderaren irudi bat

Igande honetan jokatuko da Donostiako Banderaren bigarren jardunaldia, arraunaren urteko hitzordu nagusia, eta bertan izango dira EITB Taldeko hedabideak estropadaren ikusgarritasun eta zirrara telebista, irrati zein Internet bidez zabaltzeko.

ETB1eko eta eitb.eus-eko emanaldia 10:40ean hasiko da, eta arraunaz gozatzeko aukera izango da eta "Gaur Egun" albistegia hasi bitartean. Mikel Olazabalek eta Ibon Gaztañazpik egingo dute probaren kontakizuna, Sara Gandarak itsasotik eta Xabier Anduezak portuko arranpatik lagunduta. 13:15etik aurrera, gertatutakoaren inguruko mahaingurua gidatuko du Jon Balenziagak udaletxe aurrean kokatutako set berezitik. Bertan, Irati Larrañaga eta Ibon Gaztañazpi egongo dira analisia egiten.

Euskadi Irratiak eta Radio Euskadik ere ahalegin berezia egingo dute estropadaren xehetasun guztiak, ertz guztietatik, uhinen bidez zabaltzeko. Manu Maritxalarrek gidatuko du Euskadi Irratiko emanaldia Patxi Egurrola alboan duela. Gainera, Jon Hernandezek eta Iñaki Berastegik egingo dute probaren kontakizuna itsasotik eta portutik. Radio Euskadin, Asier Kareaga, Imanol Cascante eta Nagore Osoro arituko dira kontakizunean; Jagoba Arostegi egongo da uretan, Raul Pando portuko arranpan eta Jon Zubieta, berriz, delegatuekin. 

Aurpegi eta ahots hauen guztien atzean profesional talde zabala egongo da telebista, irrati zein Internet bidez emanaldia lau haizeetara zabaltzeko, eta baliabide tekniko aurreratuenak erabiliko ditu EITBk.