telebista
Audientziak
Ikus-entzuleek harrera bikaina egin zioten Donostiako Bandera eskaintzeko EITBk egindako ahaleginari
EITB Media
Emakume zein gizonezko estropadak audientzia buru izan ziren eta datuetan paretsu: emakumeen txandak % 21,1eko audientzia zatia lortu zuen, eta gizonezkoenak, % 21,2koa.
-
Audientzia bikaina izan due Kontxako estropadak. Irudia: EFE
EITBk Donostiako Banderaren zuzeneko emanaldia eskaintzeko ahalegin berezia egin du beste behin, eta baliabide tekniko eta lantalde zabala eraman zuen Donostiara kirol hitzordu garrantzitsua osorik emateko. Emanaldiak audientziaren harrera bikaina lortu zuen.
Estropaden zuzeneko emanaldia, bere ordu tartean, audientzia buru izan zen. Oriok irabazi zuen emakumeen estropadak % 21,1eko audientzia zatia izan zuen, eta euskaldunen arteko % 27,3ko kuota. Urdaibai irabazle izan zuen gizonezkoen txandak, berriz, % 21,2ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko % 29,6ko kuota eskuratu zituen.
Donostiako Banderaren inguruko ETB1eko programazio bereziak, gainera, 134.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zuen Euskadin eta eragin eremuan. Estropaden zuzeneko emanaldia ez ezik, protagonistekin elkarrizketak eta ondorengo analisia ere eskaini ziren.
Halaber, eitb.eus-en, streaming bidez, 28.349 erabiltzailek jarraitu zuten Kontxako Bandera, iaz baino ia 10.000 lagun gehiagok.