telebista
22:30ean
"Historias a Bocados" saioa astelehen gauetan izango da ikusgai ETB2n aste honetatik aurrera
EITB Media
Joseba Arguiñanok aurkeztutako saio gastronomikoak Murueta bisitatuko du astelehen honetan, Urdaibai Biosfera Erreserbaren bihotzean.
-
Muruetako ontziolen irudia "Historias a Bocados" saioan.
ETBko ikus-entzuleek Joseba Arguiñanok aurkeztutako "Historias a Bocados" saioarekin gozatzen jarraituko dute astelehenetan. Saio gastronomikoak emisio eguna eta ordua aldatu ditu, eta, aste honetatik aurrera, ETB2k astelehenetan eskainiko du ordutegi nagusian. Azaroko lehen saio horretan, Joseba Arguiñanok Murueta bisitatuko du, Urdaibai biosfera erreserbaren bihotzean, eta bertako auzokideen istorioak ezagutuko ditu.
Hasteko, 67 urteko Beni Ezkibelek Muruetako ontziolen historiaz hitz egingo dio Josebari, eta sukaldariak haren erreza bat prestatuko du: baratxuri erreez beteriko saihetsak tipula eta esne-gain saltsarekin.
Ondoren, 59 urteko Iñigo Velo Sukaldi jatetxearen jabearekin batera kozinatuko du. Josebak tomate entsalada bat prestatuko du, mendrezka eta tipula karamelizatuaz lagunduta. Iñigok, bere aldetik, olagarroa plantxan egingo du patata egosiekin eta piperrautsarekin.
Amaitzeko, 68 urteko Jose Angel Etxanizek, Txatok, Muruetako zenbait leku eta pertsonaia historikori buruz hitz egingo dio Josebari; izan ere, Busturialdea-Urdaibai eskualdeko gaien inguruko hainbat liburu publikatu ditu. Bitartean, piperrada eta tipulin karamelizatuaz lagundutako bakailaoa prestatuko du Arguiñanok.
"Historias a Bocados" gaur izango da ikusgai 22:30etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.