Itxi

telebista

Eduki nabarmenak

"Kirolak", "Hitzetik Hortzera", "Oholtzan" eta gehiago, larunbatean ETB1 eta eitb.eus-en

EITB Media

Horrez gain, "Arte[faktua]" eta "Teknopolis" ere daude eguneko edukien artean.

0:28
Altzukutarrak abesten

"Arte[faktua]" – 12:50ean ETB1en eta eitb.eus-en

 Karmele Mitxelena elkarrizketatuko dute Ilaski Serranok gidatutako saioan. Bertan, Haragizko mamuak (Elkar) bere ipuin liburuaz hitz egingo du. Horrez gain, Mitxelenak Alaia Martin gonbidatuko du saiora, kazetari eta bertsolari oiartzuarra, bere betiko laguna dena.

 

"Teknopolis" – 13:30ean ETB1en eta eitb.eus-en

 Formen inguruan arituko dira saioan. Donostiako hiru eraikin singularren formak aztertuko dituzte Iñaki Begiristain Mitxelena UPV/EHUko Arkitektura Departamentuko zuzendariaren eskutik. Botiketan formak duen garrantziaz jabetuta, sintesi asimetrikoa helburu duen laborategi bat bisitatuko dute. Gainera, Álvaro Aragón historialariarekin haritz lepatuen baso batean izango dira, haien formak itsasontzigintzarako moldatzen baitziren.

 

"Kirolak" – 15:15ean eta 17:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en

 15:15etatik aurrera Segurola-Larrañaga / Urriza-Apezetxea bikoteen arteko erremonte partida ikusi ahal izango dugu eta jarraian Masterseko finala emitituko da: Barrenetxea / Ansa.

 17:15ean, berriz, "ETB Kantxa saioan bi pilota partida izango dira: Binakako Promozio Txapelketan Artola-Elizegi / Victor-Bikuña eta Binakako Txapelketan Laso-Eskiroz / Irribarria-Rezusta.

 

"Hitzetik Hortzera" – 21:00etan ETB1en eta eitb.eus-en

 Larrabetzuko Etxahun Lekue Etxebarria bertsolariaren ibilbidearen errepasoa egingo dute. Bertsolaria 10 aldiz sailkatu da Bizkaiko Txapelketako finalera eta lau aldiz jokatu du buruz burukoa. Berekin hitz egiteaz gain, bere zenbait bertsoaldi ere ekarriko dituzte gogora.

 

"Oholtzan" – 22:00etan ETB1en eta eitb.eus-en  

Zuberoako Urdiñarbe herrira joango dira hainbat artistek eskainitako ikuskizunaz gozatzeko. Oholtza gainera igoko dira, besteak beste, Jean Bordaxar, Lauburu, Xibertotarrak, Bercaits anaiak, Guy Saldubehere eta Altzukutarrak.