Itxi

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Arte[faktua]

12:50ean

Karmele Mitxelena eta 'Haragizko mamuak' ipuin liburua, gaur "Artefaktua" saioan

10 ipuinez osatutako liburuaz hitz egingo digu Karmele Mitxelena Oiartzunen. Alaia Martin kazetari eta bertsolaria gonbidatuko du Mitxelenak. Josu Landa euskal idazle eta filosofoa ezagutzeko aukera ere izango dugu.

  • Karmele Mitxelena

    Karmele Mitxelena Karmele Mitxelena

Larunbat honetan, Karmele Mitxelena elkarrizketatuko dugu "Artefaktua" saioan 'Haragizko mamuak' (Elkar) ipuin liburuaz solastatzeko. Mitxelena bertsolaria izandakoa eta lanbidez irakaslea da; idazketari ekin nahi izan dio hamar ipuin hauekin, hamar haragizko mamu. Ipuin bakoitza pertsona edo oroitzapen bati buruzkoa da, baina guztiek dute abiapuntu berdina, eguneroko etxeko bizitza. Zein da haragizko mamu bakoitzak utzitako hutsunea? Eta oroitzapena? Honetaz guztiaz mintzatzeko, Oiartzungo Udaletxera gerturatuko da saioa idazlearekin.

Mitxelenak Alaia Martin gonbidatuko du saiora, kazetari eta bertsolari oiartzuarra, 2022. urteko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartutakoa. Horretaz gain, haurtzarotik elkar ezagutzen dute bertso eskolan batera ikasi zutelako. Hitzen zaletasuna partekatzen dute biek, eta, nola edo hala, batak bestea miresten du.

Bestalde, Josu Landa ezagutzeko aukera izango dugu; euskal idazle eta filosofoa.

Larraitz Trojaola irakurlearen eskutik iritsiko da aste honetako literatur gomendioa.

Sakanako Mankomunitateko Iraide Arrizabalaga ikaslearena izango da larunbateko booktubea.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, gaur, 12:50ean, ETB1en eta eitb.eus-en.