albistea
Zuzenean
Nafarroako Lau T'erdiko finala, larunbatean, ETB-1 eta eitb.com-en
A.A.
EITB
Iruñeko Labrit pilotalekutik, Juan Martinez de Irujo eta Oinatz Bengoetxea nor baino nor gehiago.
-
Joxan Tolosa eta Xabier Euzkitze. EITB
Juan Martinez de Irujok eta Oinatz Bengoetxeak larunbatean jokatuko duten Nafarroako Lau T'erdiko finala zuzenean eskainiko dute ETB-1ek eta eitb.com-ek. 11:30ean hasiko da pilota emankizuna Iruñeko Labrit pilotalekutik, Olaizola I-Ibai Zabala / Gonzalez-Peñagarikano binakako partidarekin, eta horren ostean jokatuko da neurketa nagusia. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Koldo Aldalurrek egingo dute kontakizuna.
14:15ean txirrindularitzaren tartea zabalduko dute bai telebistan, baita interneten ere, Frantziako Tourraren 7. etapa zuzenean emateko. Pedro Mari Goikoetxeak eta Xabier Usabiagak kontatuko dituzte Tomblainen hasi eta La Planche des Belles Fillesen amaituko den ibilbidearen nondik norakoak.
18:00etatik aurrera Mikel Olazabalek hartuko du hitza. Ibon Gaztañazpi eta Sara Gandara lagun dituela, emakumezkoen Euskotren Ligaren emankizuna lehendabizi eta gizonezkoen San Miguel Ligaren ondoren osatuko dituzte. Portugaleteko Bandera izango da jokoan.