Itxi

telebista

Audientziak ETB1

ETB1, erreferente berriz ere igande honetako kirol hitzordu nagusietan

Oraingoan ere audientzia-datu bikainak lortu ditu ETB1ek txirrindularitza eta pilota emanaldietan.

  • Marlen Reusser

    Marlen Reusser. EITB Mediako eduki batetik ateratako irudia

Bereziki aipatzekoa, emakumeen kirolak izan duen harrera beroa. Izan ere, Suitzako Itzulia liderra izan zen atzo bere ordu tartean, % 13,2ko audientzia-zatiarekin ETB1en.

Txirrindularitza zaleek bigarren hitzordu garrantzitsu bat ere bazuten, Dauphine Kriteriumaren azken etaparekin. Tadej Pogacar esloveniarrak irabazi du 77. edizio hau, eta ia 80.000 ikus-entzulek egin zuten bat ETB1ekin Val-d'Arc eta Plateau du Mont-Cenis arteko zortzigarren eta azken etapa jarraitzeko.

Kirol festak etenik ez eta, jarraian pilota emanaldia egin zuen Euskal Telebistak. 85.000 ikus-entzulek egin zuten bat Binakako Bizkaia Torneoarekin, eta % 9,5eko audientzia zatia (lineala + geroratua) eskuratu zuen partidak.