Itxi

101 Gaztelu

3. saioa

Bilauek proba galdu dute eta Izar kalera joan da, '101 Gaztelu'n

EITB

Migueliz 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioan parte hartu zuen lehiakidea aurkitu dute bidean.

Izar ondarrutarra kalera joan zen '101 gaztelu' saioaren hirugarren atalean. Bilauek galdu dute Varonatarren dorrean jokatutako proba 'haragijalea', eta taldeko neska ilehoriak jaso zituen Bilauen lehen Kontseiluan taldekideen boto gehienak.

Hasteko, Bilauek, Manu Maritxalarren taldeak, autokarabanan egin zuten lo aurreko egunean lortutako garaipenari esker. Baina gaua ez zen lasaia izan, gasarekin arazoren bat izateaz gain, lehenengo liskarrak sortzen hasi direlako.

Zaldunak, ordea, alaiago izan dira. Agustin galdu zuten aurreko egunean, baina dagoeneko ordezkoa daukate. Hondarribiako Jonas. Ondo hartu du taldeak Jonas, eta ekarritako pista aztertu eta gero, martxan jartzen dira. Helmuga: Mendozako gaztelua, Araban; eta ibilbidea, argi daukate.

Manu Maritxalarrek, ordea, ibilbide luzeago aukeratu du eta bidetik behin baino gehiagotan galtzen direnez, eztabaida batzuk ditu Ikerrekin. Ondorioz, bigarren postuan heltzen dira Mendozara. Han, beste pista aurkitzeaz gain, Zaldunek utzitako mezu bat aurkitzen dute. 'Segi bilatzen' dio. Bilauek ez dute oso ondo hartzen txantxa, baina aurrera jaraitu behar dute.

Abantaila ona lortu dute Zaldunek, eta gainera Migueliz, 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioko lehiakide ohia hartu dute Mendozan. Villanañera heldu eta gero, ibaian bainua hartu dute beste taldea heldu arte.

Bilauek, aldiz, ez dute ezta arnasa hartzeko denborarik izan, heldu bezain pronto jokora joan behar dutelako. Gaurko proba, ezagunenetarikoa da: 'Txerrien proba'. Talde biek ahalik eta haragi zati gehien lortu behar dituzte hozka egiten, pisurik handiena lortze aldera.

Baina proba hasi eta berehala, Manuk hankasartze ederra egin zuen, eta denbora-tarte zabala galdu zuen. Hori dela eta, taldeak proba du zuen, eta, berriro ere, arriskuan zen.

Bilauak, kapitainarekin haserre egon arren, egindako hankasartzea barkatu zioten. Hala eta guztiz ere, Kontseiluari egin behar izan zioten aurre; bertan, Izarrek lortu zuen bozka gehien. Bilauen kanporatutako lehenengo lehiakidea da ondarrutarra.

Taldekide bat gutxiago du taldeak, baina denak pozik daudela dirudi. Elkarrekin hitz egin eta gero, oheratzeko unea heldu zaie. Izan ere, hurrengo eguna gogorra izango da.